Gipuzkoako Foru Aldundiko nomenklatura berri bitxia
Departamentuen nomenklatura bitxi eta berri hau ederto komentatzen zuen Anjel Lertxundik Berria-ko bere eguneroko atalean joan den ekainaren 10ean:
Pase forala egiteko gogoa eragin dit Gipuzkoako gobernu berriko departamentuen nomenklaturak. Diputatu batek Garapen Jasangarria izango du buruhauste. Adjektibo eta guzti. Fiskalitatea eta Finantzak, ordea, adjektiborik gabe dator: ondradutasunaren eta zorroztasunaren bermerik gabe. Natura Ingurunearen Garapena Desarrollo del medio rural da gazteleraz, nik ez dakidalarik nola berdintzen diren natura eta medio rural. Hamarretik lau departamentuk gizarte hitza daramate. (...)
Puntu batean informazio okerra zuen Lertxundik, ze Natura Ingurunearen Garapena ez da departamentu izena azkenean, Landa Ingurunearena baizik. Horra, departamentuen izen ofizial berriak, euskaraz eta gaztelaniaz:
Diputatu Nagusiaren Kabinetea
Gabinete del Diputado General
Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentua
Departamento para la Innovación y la Sociedad del Conocimiento
Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentua
Departamento para la Calidad en la Administración Foral
Bide Azpiegituretarako Departamentua
Departamento para las Infraestructuras Viarias
Garapen Eramangarrirako Departamentua
Departamento para el Desarrollo Sostenible
Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako Departamentua
Departamento para la Ordenación y Promoción Territorial
Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentua
Departamento para la Fiscalidad y las Finanzas
Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko Departamentua
Departamento para los Derechos Humanos, el Empleo y la Inserción Social
Gizarte Politikarako Departamentua
Departamento para la Política Social
Landa Ingurunearen Garapenerako Departamentua
Departamento para el Desarrollo del Medio Rural
Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentua
Departamento para las Relaciones Sociales e Institucionales
Nonbait, berariaz hala erabakita, departamentuak ez dira -ko (de), baizik -rako (para). Modu batean edo bestean, egia esanda, zaila da asmatzea, izen soilagatik, zein jarduera zehatzera dedikatuko diren atal horietako batzuk. Era berean, buruan duzuna kontu konkretu bat bada, zein departamenturen atean jo beharko zenukeen ere oso zaila egiten da asmatzen, izen eufemistikoen ondorioz. Izan ere, Lertxundik artikulu hartan zioenez, zera da eufemismoaren ondorio nagusia: dena estali nahirik, dena lanbrotzea.
Eufemismoa gainditzeko modua: Internet
Edonola ere, uste dut izenak gutxienekoa izan daitezkeela. Administrazioak bere atalei nahi halako izenak ala egitura hierarkikoak emanda ere, gaur egun burokraziaren eufemismoen iluntasun hau gainditzeko modu bat badaukate aginte publikoek: Internet.
Ikusi, adibidez, nola aurkezten duten beren burua herritarren aurrean Erresuma Batuko eta Kataluniako administrazioek Internet bidez:
Beharbada (ez dakigu), atal administratiboen izenak eta egiturak Gipuzkoakoak bezain eufemistikoak dira, edo hierarkien aldetik (administrazio handiagoak izanik) seguruaski korapilatsuagoak izango dira. Baina herritarrari aurkezteko orduan, hor konpon gure izenak, pentsatu dute Interneteko atari administratiboen egileek, geure kategorizazioa barik, herritarrena eskaintzen saiatuko gara.
Jaiotza, 16 urte dituzuenean, Norbaiten beharrean... horiek ez dira administrazio-atalen izenak izango Erresuma Batuan, baina herritarrarentzako zerbitzu batzuk kategorizatzeko balio dute.
Ikusiko ahal dugu halakorik Gipuzkoa.net atarian? Beharbada bai, Foru Administrazioaren Kalitaterako Departamentuari eskatu beharko diogu. Edo akaso Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Departamentuari, edo akaso...
Erantzunak kargatzen...