Sustatu logoa Teknologia albisteak

EAJ izan da ez-ohiko hauteskunde hauetako garailea

Sustatu - Sustatu
2003-05-26 11:05

Baliogabeek markatu dituzte aurtengo hauteskundeak. 140.000 boto inguru izan dira horiek. Bestetik, EAJ-EAren garaipenak emango du zeresana, izan ere EAEn nagusi izan baita oro har. Nafarroan UPN-k gogor jarraitzen du. Zein iritzi duzu hauteskunde hauen gainean? Komentariorik egiterik gura duzu? Zanpatu erantzun botoia eta aurrera! Eman zure iritzia.

PNV-EA koalizioak irabazi ditu egoera ez ohikoan egin diren hauteskunde hauek. Araban egon daiteke zalantzarik handiena, izan ere, PP, PSE eta UA batuz gero gehiengoan egongo bailirateke.

Nafarroan CDN izango da gertutik segitu beharreko indarra. UPNk askoz boto gehiago jaso baditu ere norbaitekin elkartzea eragingo du.

Ezker Batua izan da beste irabazleetako bat hauteskunde hauetan. Gora egin du eta badirudi hirukoaren partaide izateak mesede egin diola ezkerreko alderdi honi.

AuBren legez kanporatzea izan da beste aipagarri nagusi bat. Nuloak kontatuz gero, Nafarroan hiru legebiltzarkide lortuko lituzkete (%5,4), hau da, orain dela zortzi urte baino legebiltzarkide bat gutxiago lortuko luke eta orain lau urte baino 47.000 boto gutxiago. 10.000 boto inguru Araban lortu dituztenak, 60.200 Gipuzkoan eta 51.000 Bizkaian.

Aralar alderdia lehen aldiz aurkezten zen hauteskunde hauetan eta Patxi Zabaletaren esanetan emaitza duinak lortu dira eta kontent omen daude. Nafarroan 4 legebiltzarkide lortu ditu Aralarrek eta bakarra Gipuzkoan.

Nafarroan Batzarre ere aurkezten zen eta botoetan gora egin badute ere ez dute ordezkaririk lortu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu