Egunkariaren aldeko orria alemanez
Euskaldunon Egunkariaren aldeko ekimen zibernetikoa osatzeko bidean, beste hizkuntza bat erantsi diogu Egunkariaren itxiera salatzeko Igorrek-eta prestatutako orriari: alemanezko bertsioa
Azken ordua: Sindikatuen ekimena: paroa.
Itzulpena Kleanthes Grohmann hizkuntzalari alemana eta Carsten Agger daniarra hasi dira prestatzen. Hainbat testu itzuli dituzte, baina laguntza beharko lukete, lagun birentzako lan handiegia baita. Oraindik itzuli barik dauden testuak ingelesez utzi dituzte, bitartean ahalik eta zabalkunderik handiena ziurtatzeko. Orri honetan ikus dezakezue orain arte egindakoa
Eginda dagoenean Kontseiluak bere babespean hartutako orrian alemanerako link bat azalduko da.
Beraz, lagun alemandunok, anima zaitezte Grohmann eta Carsten-i itzulpen eta eguneratze lanetan kabletxo bat botatzeko. Prest zaudetenok idatzi mezu bat egunkariabai@yahoogroups.com-era gaiaren lerroan "alemanerazko itzulpena" idatzita.
Egunkaria aurrera!
Erantzunak kargatzen...