Sustatu logoa Teknologia albisteak

Egunkaria, Google-ko bilatuenen artean

Sustatu
2003-02-28 08:02

Google Zeitgeist zerbitzu harrigarrian Google-n zein termino bilatzen diren aztertzen dute asterik aste. Joan den astean, Egunkaria ageri da bilatuenen artean, zortzigarren postuan. Ez da zehazki 8. berba bilatuena izan dela, baizik eta termino-ranking-ean bilaketa kopuruan gorakada handieena izan dutenen artean dagoela.

(Azken ordua 8:00) Gaur Egunkariaren auzia gertutik jarraituko dugu, Itxieraren bista gaur baitago eta horren kontra helegiteak aurkeztuko dira. Txema Auzmendik ere (Jesuita) konfidantzanzko abokatuarekin deklaratzen egongo da ofiziozkoari uko egin eta gero. Animatuta omen dago eta tratu txarrik jaso gabe.

Lizaso bertsolariakk atzoko Andoaingo omenaldian esan zuen moduan, "ateak itxita eta prezintatuta egon arren, esperantzaren leihoak zabalik daude."

Malores Etxeberriak beste 10 minutuko bi bisita izango ditu gaur Pello Zubiria ikusteko.

Horra, Google Zeitgeist zerbitzuaren azken txostena. Hortxe dago Egunkaria bai, Grammy sarien eta Norah Jones kantariaren atzetik...

Ez da lehen aldia euskara agertzen dela Google-ko bilaketetako gorakada handietan. Iazko irailean Batasuna azaldu zen, abuztu amaiera eta irail hasierako bilaketetan 6. terminoa izan zelako, Garzonen ilegalizazio aginduaren harira.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu