Kontseiluaren elkarretaratzeak gaur, 20:00etan
Elkarretaratzeak deitu ditu kontseiluak hemendik ordu erdi ingururako. Herriz herri egingo dira eta zuen herrian nola joan diren gauzak esatea ez legoke gaizki. Ia herrietan mugimendurik egon den. Zuen herrian nola joan da bilkura?
(Azken ordua: 08:20) Pello Zubiriari atzo 11:00etan hartu zioten deklarazioa. Deklarazioa jaso eta gero ezingo da etxera itzuli. Inkomunikatua jarraitzen du. Ofizioko abokatuarekin egin ditu adierazpenak.
(Azken ordua 20:46): Fermin Lazkano aske fidantza ordaindu eta gero. Torturarik ez duela jasan esan du, baina berritsiko dituela bere lagunek jasandako torturak. Ez du adierazpenik egin gura izan.
Pello Zubiriaren berririk ez.
Egunkaria aurrera, bai euskarari izango da kale agerraldietako leloa. Hau herriz herriko kanpaina baten hasiera besterik ez dela ere esan digute.
Herrietan batzar informatiboak ere egingo dira aurrerantzean eta saiatuko dira lankideak harpidetzak egiten. 4.700 harpidetza egin dira jadanik, baina ia askoz gehiago diren. Manifestazioan 2.500 harpide egin ziren eta Erreala-Osasuna partiduan beste 2.200Horrexek bultzatuko du benetan euskarazko egunkaria.
Erantzunak kargatzen...