Martxelo Otamendi: "Torturatuak ginenean pena ez jakitea manifestazio erraldoiarena"
Goizaldeko 3:30etan heldu diura atxilotuta zeuden hiru lagunak Andoainera. Trankilago, baina barruan daudenak ahaztu gabe. Martxelo Otamendik egin ditu goizeko 8etan adierazpenak Euskadi Irratian. Guk jaso egin ditugu.
Martxelo Otamendiren azken hitzak jaso ditugu,hauexek:
Asko hunkitu nau langileek izan duten gaitasunak, hutsik egin gabe kioskora heltzeko.
Torturak eta tratu txarrak: Nik uste nuen: Ez naute joko, beldurtu etab. bai, baina ez gaituzke torturatuko, ezagunak ere bagara-eta... Inpunitatearen tunel beltzean, sudurraren puntan jarritako guztia eginten dutela konturatu gara, ordea. Kasua ez da berria, baina sinestesina da, gogorra.
Egunkaria sortzeko dirua: Burugabekeria da egindakoa. Egunkaria sortzen taldeak milaka euskaldunek emandako dirua izan dute oinarri, ez besterik.
Hemendik aurrera zer? Goiz da oraindik. Oso zaila da Euskaldunon Egunkaria berriz kaleratzea, baina beste produktu baten eta orain arteko profesionalek egindako produktuan pentsatu behar dugu. Behin behinekoa da oraingoa baina sendo eta estandarrago batera egingo dugu, nahiz eta beste izen batekin izan. Manifestazio erraldoiak babesa eman du.
Jaurlaritzaren babesa: Asteburu honetan mobilizatu duen guztiari eskerrak eman behar dizkiot, gizarte eragile guztiei, norbanakoei, sindikatu erakunde eta guztiei.
Manifestazioa eta torturak: Larunbata gogorra izan zen torturari dagokionez. Pena ez jakitea egin zen manifestazioaren berri, lagunduko liguke. Tortura eta inpunitatearen tunelarekin zehozer pentsatu behar da. Tortura nunca maix moduko bat beharko da. Torrealdai modukoak datozkit burura, Alegria kaltetuak ezagunak izateak balioko al du olatu handi bat gizarteratzeko.
(Azken ordua 17:017):Egunerok 4.700 harpidedun berri ditu. Horietako asko manifestezioan egin ziren harpide eta baita Osasuna-Erreala partidan ere. Partida horretan 2.200ek eman zuten izena. Orain 55.000 ale banatzen dira zenbaki bakoitzetik.
(Azken ordua 10:00): Pello Zubiriari inkomunikazio judiziala ezarri diote eta inkomunikatuta jarraitzen du. Oraingoz ez du epailearen aurrean deklaratu.
(Azken ordua 13:09): Medikuek epaileari deklaratzeko baimena eman diotela ezin dugu konfirmatu, nahiz eta hori zabaldu zabaldu den. Inkomunikazio egoeran jarraitzen du Pello Zubiriak eta bere neska-lagunak behin bakarrik egon ahal izan du medikuarekin. Hotz handia pasa du Pellok eta hori oso kaltegarria da duen osasunerako.
Erantzunak kargatzen...