Sustatu logoa Teknologia albisteak

Olentzero hator-hator kantatzen dator

editorea - Sustatu
2002-12-25 15:12

Hator-hator kantuarekin agurtu digu olentzeroren guneak Hiru joko ere ekarri ditu besapean umeek gabon usainean jokatzeko modukoak:

1- Elurrezko panpina

2- Bikoteak asmatu

3- Jantzi nazazu

Kantua ere egiten diote Olentzerori baina, batez ere, eskariak eta puska-batzea egiten da herriz herri abesten den bitartean. Ondoren, bildutakoarekin afari edo bazkari eder bat egiten da gune honetan irakurri dugunez.

Ohitura hau Kristo aurrekoa omen da, baina erlijioak bereganatu du. Batzuen ustez, mito hau Nafarroako mendialdean edo Gipuzkoako Oiartzualdean jaio zen eta hortik azken mende honetan zabaldu da. Olentzerok opariak ekartzeko ohitura berria da gehienen ustez.

Umetan, 70. hamarkadan, opariak Gabon Gauean ziren ekarriak, baina ez genien ohitura hori kale-enparantzetan agertzen ziren Olentzero andrakiei lotzen. 90 urteetan Euskal Herrira orotara zabaldu da Olentzero opari-ekarlea.

Ekarriko al digu Sustatuzaleoi ere zertxobait? eskatu, eskatuko diogu behintzat, eskatzea debalde da-eta

Sustatutik oparirik ez dizuegu emango, baina gabon zoriontsuak opa nahi dizkizuegu, etxeko sutondoaren beroan nahiz etxetik urrun, mini-opor hauek pasa behar dituzuenoi.

Badakizu, gabon hauetan jan eta lo dezente! Ondo izan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu