"Kazetaritza sarean" liburua Gabonetarako
Erreportaje-liburu bat dela dio Ramon Salaberriaren artikuluak. Bertan aipatzen da nolako aldaketa izan den sarearen kontzeptua erredakzioetan sartu denean. Kazetaritza egiteko modua sortu eta sortu egiten dela ere esaten da eta baita oraindik ere eraldaketa handiak jasango dituela.
Saiatu da data bat ematen kazetaritza digitalaren sorreraren gainean, nahiz eta oraindik diru etorria larria den eta ez diren etekin adierazle agerkari digitalak.
Beste hedabide batzuetan jasotako artikulu sorta batekin janzten da liburua eta horrek iritzi ezberdinak jasotzeko aukera zabaltzen du. Liburua gomendatzekoa dirudi eta Gabonak aurrean direla, ba beste horrenbesteren artean gomendatzeko posibilitate bat da.
Anaya argitaletxeak atera du liburua eta erreseña hemen daukazu. Liburuaren komentario txiki bat ere aurkituko duzu hemen.
Baina Sustatuzaleren batek gomendatuko du beste libururen bat, ezta?
Erantzunak kargatzen...