Mondragon Unibertsitateak 212 boluntario bidaliko ditu datorren asteburuan Galiziara, lagun dezaten hango hondartzak garbitzen. Bidaia Euskal Herriko lau kooperatibak ordaindu dute. Gainerako gastuak, ordea, Carnotako Udalak eta hango kofradiak pagatuko dituzte.
Boluntarioak joango dira Carnota herrira (Coruña), garbitzera Prestige petroliontziak zikindutako hondartza. Gehienak Mondragon Unibertsitateko ikasle eta irakasleak dira, baina badira Debagoieneko beste hainbat boluntario, gehienak langileak MCC taldearen enpresetan.
Autobusak irtengo dira hilaren 20an, ostiral arratsaldean eta abiatuko dira Lira-ra, Carnotan, hantxe dago-eta koordinazio lekua garbitze lanak egiteko. Abiatuko dira 14:30ean Oñatitik (ETEO), 15:00etan Arrasatetik (MGEP) eta 15:30ean Eskoriatzatik (HUHEZI). Itzuli, berriz, abenduaren 23an egingo dira, garaiz Gabon gaua nork bere etxean ospatzeko.
Bidaia hau Praktiker Ikertegiak antolatu du, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan. Hala ere, berehala izan du beste fakultateen atxikimendua eta baita bailarako hainbat jenderena, unibertsitatean ez dabilena. Hondamendiaren hasieratik Praktiker harremanetan dago Coruñako Unibertsitatearekin, bidai hau antolatzeko. Haiek eskatuta, atzeratu egin dute bidaia bizpahiru aste, ziurtatzeko izango zela boluntariorik behin lehen oldea pasatu eta gero.
Diru laguntzak
Lau kooperatibak ordainduko dute boluntarioen bidaia: Euskadiko Kutxak, Ulmak, Irizarrek eta Fagor Ederlanek. Egonaldia eta tresneria, berriz, Carnota-ko Udalak eta kofradiak ordainduko dute.
Debagoieneko boluntarioak joango dira laguntzeko gogo itzelarekin. Horrezaz gain, hala ere, eramango dute zerbait berezia, oso eraginkorra izan daitekeena jasotzeko hango langile guztien morala. Ikusi nahi baduzu zer den, klik egin beheko argazkian.
Hori da! Joan dadila jende xehea Gobernuak egin behar duena egitera. Españako Gobernuari dagokio hondartzak garbitzea. Baina lan hori bolondresek (kobratu gabe, inolako babesik gabe, istripurik izanez gero nork emango die kontraprestazioa?) egiten duten bitartean, Erakundeek ez dute bat ere egingo egoerari aurre egiteko. Gobernuak eta Xuntak badute ahalmena langileak kontratatzeko eta tresneria erosteko, baina ez dute egiten. Jendeak ateratzen dizkie babak eltzetik.
Hala ere, honek badauka bere alde hona, aurrezten ari garen dirua. Bolondresek kobratu gabe egiten dute lan (Lan Segurantzarik gabe...), beraz gure zergak ordaintzen ditugunok ez ditugu langileak ordaindu beharko.
Ezkerreko jendearen kontraesanak.