Laster hezkuntza arautuko ikasgaiak on line ikasteko aukera
Datorren udaberrian Gasteizko Exekutiboak hizkuntzak edo hezkuntza arautuko ikasgaiak on line ikastea ahalbidetzen duen ataria jarriko du sarean. Urtebete eman du berau prestatzen, baina oraingoz tituluak ez dira homologatuak izango.
Azken urtean EAEko Gobernuko Hezkuntza Sailak ataria prestatzen eman du. Kasu batzutan erabiltzaileak ezer ordaindu gabe sartu ahal izango dira, beren etxe nahiz ikasketa geletatik. Gelotan on line ikastaroek beharrezkoak dituzten klase presentzialak eskainiko dira, eta bertan ikasleek tutoreen laguntza izango dute. Dena den, ikasle guztiek ez dute gela bereziotan lekurik izango, eta horregatik Gasteizko Gobernuak zenbait akademiakin hitz egiten ari da.
Atari honek aukera ugari eskaintzen ditu:
- Araututako hezkuntzako irakasgaiak ikasi ahal izango dira, fisika, historia edo artea, adibidez.
- Lan-munduarekin zerikusia duten irakasgaiak, elektronika nahiz informatika bezalakoak.
- Ondoko hizkuntzak: euskara, gaztelera, frantsesa, alemaniera eta italiera.
Bi izan dira atariaren diseinuan parte hartu dutenak:
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikasketa Departamentuko Zuzendaritza.
- Hezkuntza munduko zenbait elkarte eta instituzio.
Hala ere, ikastarook ez dute oraingoz titulu homologaturik eskainiko. Izan ere, Europar Batasunak ez du bere oniritzia eman, nahiz eta Europako Hezkuntza Iraunkorraren Elkartearekin batera eskualde ugarik eskaera bera egin.
Erantzunak kargatzen...