Azkenaldian Argentinatik datozkigun berriak oso mingotsak izaten ari dira, baina ondoko artikuluak ez da egoera ekonomiko eta sozialaz mintzo, euskal gatazkarekin harreman zuzena baitu. Kontua da azaroan Rosarioko Nafar Zentruko dantzari bat kaleratua izan zela Zazpiak Bat euskal etxean dantzan egiteagatik. Lucas Maglioccetti gazteak euskal etxeko beste dantzariekin aritu zen Euskal Aste Nazionalaren ekitaldien barruan.
Nafar Zentruko lehendakari Sandalio Monrealek horren berri izan zuen, eta ez zitzaion batere gustatu. Egun batzuk geroago Lucas Maglioccetti Nafar Zentrura joan zen dantza entseguetan parte hartzeko. Lehendakaria kartaka ari zen, eta gazteari begiratu gabe, ondokoa galdetu zion: Zu zara euskaldunentzako dantza egin zuena? Lucasek baietz erantzun zion, parte hartu behar zuen dantzari batek zaingiratua izan zuelako.
Betiere gazteari begiratu gabe, Zentruko lehendakariak ondokoa bota zion: Ez al dakizu bi etxeen artean harremanik ez dagoela? Dantzari gazteak horren berri ez zuela erantzun zion, asko baikara bi etxeetan parte hartzen dugunok argudiatuz.
Lucas Maglioccettik aferaren inguruan hitz egiten jarraitu nahi zuen, baina lehendakariak elkarrizketa amaitutzat jo aurretik Zuzendaritza Batzordeak neurriak hartuko zituela jakinarazi zion. Orduan, dantza taldearen zuzendari Carmita Batle Lucasengana hurbildu eta taldetik eta zentrutik kanpo zegoela adierazi zion.
Azaroaren 5ean Zuzendaritza Batzordea batu zen, eta iritzi ezberdinak zeudenez, Lucasi 15 eguneko epea eman zioten bere jarreraren inguruan hausnar zezan. Lucasek berak jakin ahal izan zuenez, bilera hartan zenbait kide bera eta bere familiaren kontra gaizki esaka aritu ziren. Hilaren 19an gaztea Batzordera jo eta bere burua kaleratutzat zuela adierazi zuen. Bere jarreraren nondik-norakoak azaltzeko gaztea Rosarioko Nafar Zentruko kide guztiei gutun bana bidali zien. Bertan ondokoak irakur zitezkeen:
Argentinan ere euskal gatazkak puri-purian omen dago, Gara egunkariak argitaratutako berri honek adierazi bezala. Guk Dantzan.com-en irakurri dugu eta zuek ere bertan irakur dezakezue.
Diasporako euskal dantzarien artean dantzari buruzko informazioa trukatzeko funtzionatzen duen posta zerrendako lehenengoetako kidea dugu Lucas, Argentinako euskal-napar-dantzaria.
Rosarioko euskal astearen ondoren Nafarroako etxetik bota zutela jakin genuenean harrituta geratu ginen.
danzavasca posta zerrendan dituzue Lucas-ek bidali izan dituen mezuak.