Teknologia albisteak
1

Pinuaren ordez... mahatsa?

Erabiltzailearen aurpegia
mikel irizar
2002-12-09 : 10:12

Pinu belaunaldi bat botatzeko ordua iritsi da. Besterik asmatzen ez bada, bazterrak pinuz beteko dira beste 40 urterako. Zergatik ez mahastiak bultzatu herri eta auzo ingurunetan?

Baserritik kalera egiteko orduan, pinua ondo etorri zen, garai bateko soroak zerbaitetan erabiltzeko. Baina inongo kontrol barik sartu zen, bazter guztiak beteaz, kale kontraraino. Pinu haiek botatzeko orduan, pena litzateke besterik barik eta toki guztietan berriro pinua sartzea. Nik uste dut aukera hobea dela mahatsa landatzea.

Txakolinaren geroa

Bukatu da buruko mina jartzen zuen txakolina. Honi ere berritzeko garaia iritsi zitzaion eta airoso gainditu du teknologia aldaketa. Egungo txakolina ardo garbia da, txukuna. Igartzen da oraindik gaztea dela erabiltzen den mahats gehiena, eta urteekin txakolinak helduago behar luke. Baina dagoeneko arrakasta handia du, eta ekoizten den kopuruak ezin du ase zaleen eskaria. Hemengoa delako maite du askok txakolina, baina gero eta gehiago dira alde dituen adituak. Etorkizuna badu, beraz, eta oraintxe zaila da bere mugak antzematea.

Txakolinaren zifrak

Har dezagun hektarea bat oinarrizko eremu, bataz beste, 2.500 landara. Mahastia sortzea (prestatu, landatu eta egituratzea) 15.000 euro kostatzen da. Mahastia gobernatzen (kimatu, belarra moztu eta fumigatzen) 500 bat ordu eman behar dira, eta bestelako gastuak 1.000 euro bueltan ibil daitezke urteko. Urte amaieran 8.000-10.000 kilo mahats bil daiteke, eta beste horrenbeste euro eskuratu (kilo bat, euro bat).

Hau da, hektarea batek 7.000-9.000 euro eman lezake garbi urtean. Hiru hektareako mahastiak emango luke hiru aldiz kopuru hori, urtean 1.500 ordu lan eginda. Eta hasierako inbertsioa, makina eta guzti, ez da 60.000 euro baino handiagoa.

Labur esateko, hiru hektareako mahastiak ematen du autosufizientzia, prezio onean. Ez dago antzeko pinudirik.

Merezi luke, pinua kaleraino dagoen parajetan, mahastien aukera hau serio hartzea. Alde ederreko ingurua hartuko lukete herriek!

Erantzunak

Luistxo
2002-12-09 : 14:25

"Bestelakoak" atalean barik, albiste honek "Enpresa" labela beharko luke Sustaturen sailkapenean. Elorrioko Gazeta auzoko Chateau Esteñibar ardo zurien produktibitate eta kalitate mailen sona honaino ere heldu zaigu. Probatzea bakarrik falta zaigu... Gabonetan iritsiko ote zaigu agillandoa?

Erantzun

Sartu