Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ataramiñe aurkeztu da, euskal errepresaliatu politikoen literatur koadernoa

Egileek eurek sormenerako dituzten galazo eta mugen gainetik baturiko literatur uzta dugu Ataramiñe. Izan ere, Espainiako zein Frantziako espetxeetan preso dauden eta sasian edo hilik dauden euskaldunen lanak dira Atarmiñe literatur koadernoaren mamia.
Atzo egin zen Bilboko La Boltsa aretoan jendaurreko lehen aurkezpena eta bigarrena Iurretako lanbide-eskolan izango da datorren barikuan, hilak 6.

Mitxel Sarasketa, Jon Etxeandia eta Mikel Ayllon preso ohiek eta Laura Mintegi irakasle eta idazleak izan ziren Ataramiñeri buruzko zehaztasunak eman zituztenak.

Ataramiñek gutxienez urtean behineko aldizkakotasuna izango duela nabarmendu zuen Sarasketak baina preso eta iheslarien euren sormen lanak baldintzatuko argitalpena, urtean bi ale ere ateratzea baztertzen ez dutelarik. Lagun askoren lanari esker bilduriko emaitza dela nabarmendu zuen Jon Etxeandiak eta batez ere egileei eurei eta senideei eman zizkien eskerrak, lanok batzeko aukera emateagatik.

Laura Mintegik lanon balio literarioa aztertu zuen eta batez ere egoera extremoan bizi direnen egileen sormenerako gaitasuna goraipatu zuen. "Ausentziaren etengabeko presentzia" baten testigantza eta oroimenaren ainguratzat jo zituen lanok Mintegik.

Durangoko azokan Askatasunaren estandean egongo da salgai ordutik aurrera bide alternatiboak bilatuko dituztela azaldu zuen Mitxel Sarasketak baina lasai egoteko, gura duenak eskura izango baitu beti.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu