Euskal Herriak Euskal Unibertsitatea izateko eskubidea eta premia du. Aldarrikapen hori gizarteratzeko ahaleginetan dabil BaiEusUni gizarte-mugimendua.
Bost puntuko deklarazioa oinarri hartuta, 55555 sinadura biltzeko erronka du gaur egun.
Aspaldikoa da Euskal Unibertsitatearen aldarrikapena, nahiz gorabehera handiak izan dituen azken urteotan.
Gaur, uste zabaldua da Euskal Herrian ditugun unibertsitateek ez diotela behar bezala erantzuten euskaldunon beharrei. Euskal Unibertsitatearen gaia foro askotan agertu da, talde baten baino gehiagoren eskutik (UEU, EIRE, ikasleen mugimendua...).
BaiEusUni mugimenduak tresna eragilea izan nahi du, ez besterik. Ez da unibertsitatearen diseinuaz ari, euskaldunon oinarrizko eskubideez baizik.
Honako hau da bost puntutan laburtu den deklarazioa:
EUSKAL HERRIAK UNIBERTSITATE PROPIOA IZATEKO ESKUBIDEA ETA BEHARRA DAUKA
- Unibertsitatea Euskal Herria artikulatzeko eta garatzeko oinarrizko baliabidea delako. Euskal Herriak goi-mailako prestakuntza eta titulazio-mapa berezkoak behar dituelako.
- Sortu behar den Europako unibertsitate-egituran barruti propioa behar duelako Euskal Herriko berezitasun historiko, kultural eta linguistikoak jagon eta garatu ahal izateko. Euskal Herriko unibertsitate barrutitik munduan zehar dauden euskal kulturaren ondare eta ekarpenak bertara biltzeko eta mundu osora zabaltzeko.
- Euskal Unibertsitatea garatzeko. Euskararen iraupena ziurtatzeko beharrezko lanabesa delako, goi-mailako hizkuntza funtzioak lortzeko eta garatzeko. Euskarak hizkuntza gutxitua izateari utz diezaion eta Europa eta mundu osoko askotariko kultura eta hizkuntzen esparruan Euskal Herriak bere ekarpena egiteko.
- Euskal Herriak Justizia, Elkartasuna eta Berdintasun Sozialean oinarritutako unibertsitatea behar duelako. Ezagutza, informazioa, formazioa, aurrerapenak eta ikerkuntza ahalik eta herritar gehienen eskuetan jartzeko, edozein dela euren jatorri eta egoera sozio-ekonomikoa. Garapen osoa eta jasangarria lortzen laguntzen duen unibertsitatea, alegia.
- Unibertsitate demokratiko eta autonomoa. Berritzailea, irekia eta malgua. Irakasleria propioa duena; erakunde sendoa, administrazio eta zerbitzuetarako langileria propioa duena; ikasleriari garapen integralerako aurkera anitzak eskaintzen dizkiona. Herriaren, ikerkuntzaren eta goi-mailako prestakuntzaren zerbitzuan; herri erakundeek babestua eta sustatua.
Horixe diogu. Hori guztia eta hori baizik ez. BaiEusUni ekimena erakundeen, taldeen eta pertsonen atxikimenduak biltzen ari da. 55555 sinadura bildu nahi ditu, 5 puntu horien alde.
> Euskal Herriak Euskal Unibertsitatea izateko eskubidea eta premia du. Aldarrikapen hori gizarteratzeko ahaleginetan dabil BaiEusUni gizarte-mugimendua.
> Bost puntuko deklarazioa oinarri hartuta, 55555 sinadura biltzeko erronka du gaur egun.
> Aspaldikoa da Euskal Unibertsitatearen aldarrikapena, nahiz gorabehera handiak izan dituen azken urteotan.
>
> Gaur, uste zabaldua da Euskal Herrian ditugun unibertsitateek ez diotela behar bezala erantzuten euskaldunon beharrei. Euskal Unibertsitatearen gaia foro askotan agertu da, talde baten baino gehiagoren eskutik (UEU, EIRE, ikasleen mugimendua...).
>
> BaiEusUni mugimenduak tresna eragilea izan nahi du, ez besterik. Ez da unibertsitatearen diseinuaz ari, euskaldunon oinarrizko eskubideez baizik.
>
> Honako hau da bost puntutan laburtu den deklarazioa:
>
> **EUSKAL HERRIAK UNIBERTSITATE PROPIOA IZATEKO ESKUBIDEA ETA BEHARRA DAUKA**
>
> 1. Unibertsitatea Euskal Herria artikulatzeko eta garatzeko oinarrizko baliabidea delako. Euskal Herriak goi-mailako prestakuntza eta titulazio-mapa berezkoak behar dituelako.
>
> 2. Sortu behar den Europako unibertsitate-egituran barruti propioa behar duelako Euskal Herriko berezitasun historiko, kultural eta linguistikoak jagon eta garatu ahal izateko. Euskal Herriko unibertsitate barrutitik munduan zehar dauden euskal kulturaren ondare eta ekarpenak bertara biltzeko eta mundu osora zabaltzeko.
>
> 3. Euskal Unibertsitatea garatzeko. Euskararen iraupena ziurtatzeko beharrezko lanabesa delako, goi-mailako hizkuntza funtzioak lortzeko eta garatzeko. Euskarak hizkuntza gutxitua izateari utz diezaion eta Europa eta mundu osoko askotariko kultura eta hizkuntzen esparruan Euskal Herriak bere ekarpena egiteko.
>
> 4. Euskal Herriak Justizia, Elkartasuna eta Berdintasun Sozialean oinarritutako unibertsitatea behar duelako. Ezagutza, informazioa, formazioa, aurrerapenak eta ikerkuntza ahalik eta herritar gehienen eskuetan jartzeko, edozein dela euren jatorri eta egoera sozio-ekonomikoa. Garapen osoa eta jasangarria lortzen laguntzen duen unibertsitatea, alegia.
>
> 5. Unibertsitate demokratiko eta autonomoa. Berritzailea, irekia eta malgua. Irakasleria propioa duena; erakunde sendoa, administrazio eta zerbitzuetarako langileria propioa duena; ikasleriari garapen integralerako aurkera anitzak eskaintzen dizkiona. Herriaren, ikerkuntzaren eta goi-mailako prestakuntzaren zerbitzuan; herri erakundeek babestua eta sustatua.
>
> Horixe diogu. Hori guztia eta hori baizik ez. BaiEusUni ekimena erakundeen, taldeen eta pertsonen atxikimenduak biltzen ari da. 55555 sinadura bildu nahi ditu, 5 puntu horien alde.