Sustatu logoa Teknologia albisteak

EA-Sareanek garbi du: software askea erabili behar da

Sustatu
2002-11-26 13:11

Eusko Alkartasunaren gunean irakurri dugu albistea. Tituluan bertan dio:

biztanleen eskubide eta libertateak bermatuagoak daude administrazioak software librea erabilita.

Eusko Alkartasuna Sarean deitzen da Euskal Alkartasunak duen Interneterako azpisaila. EA-Sarean-ek dioenez, hiritarrak informazio publikora sarbidea izatea ziurtatzen du eta datu publikoak gordetzeko aukera epe mugarik gabe. Seguritate arloan ere bentajak baino ez ditu ematen eta ekonomikoki ez dago konparaziorik ere.

Hobea hizkuntza ikuspuntutik ere

Ikuspuntu linguista ere aipatzen dute artikuluan EA-Sareanekoek: ikuspuntu linguistatik ere egokiago, bizkorrago eta ekonomikoago moldatu daiteke biztanleen beharretara.

Azpimarratu dute orain jendeari ez zaiola erakusten programatzen. Programa espezifiko batzuk erabiltzen direla eta kitto. erremintak garatzeko biderik ez du horrela formatzen den jendeak eta erabiltzaile hutsa izatea baino erreminta informatikoak kontrolatzeko deia egiten dute.

EAko kargudunak jakinean geratuko dira

EA-Sareanek, dituen kargu politiko guztiei esango die zein izan behar den jokabidea. Pentsatzekoa da EAko kargudunek bultzatuko dutela, beraz, softxare librea administrazioari dagokion maila guztietan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu