Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bogaboga euskal produktuetako webgune berria

Gaur egun, erabateko berrikuntzari esker, bere jatorrizko nortasunarekin lotura handiagoa duen irudi hurbila hartu du Bogabogak: Euskal Herrian oinarri sendoak dituen webgune irekia, eskuragarria eta modernoa bilakatu da.

Bogabogak parte-hartzaile berriak elkartu ditu eta indarberrituta dator, bide berriak zabaltzeko prest, betiere Interneteko erabiltzailearen erosotasuna bilatu eta bere zerbitzu-eskaintza hobetzeko asmoz.

Webgunea sei atal nagusitan banatuko da: Berriak, Denda, Turismo Gida, Agenda, Diaspora eta Zerbitzuak.

"Euskal produktua" salgai

Gure Dendan, betiere "euskal produktua"-ren etiketari eutsiz, Interneteko erabiltzaileak aukera handia eta askotarikoa aurkituko du. CDak, bitxiak, piper konfitura... kultura, kirola, gastronomia edota euskal artisautzari dagozkion 800dik gora produktu eskaintzen ari gara.

Bestalde, gure inguruari eta gure gizarteari erabat loturik jarraitu nahi dugunez, eztabaida guneak, iragarkiak, agenda eta prentsa bildumak jarriko ditugu erabiltzailearen eskura.

Euskal Herritik urrun dagoen Interneteko erabiltzaileari Euskal Herria hurbildu nahi diogu, euskal lurraldeetako berriak, euskal kultura eta musika, eta turismoari buruzko informazio zabala eskainiz. Hain zuzen ere, euskal diasporari komunikazio esparru berria eraiki nahi diogu. Horri begira, munduan zehar diren 150etik gora euskal etxeri arreta berezia eskaini nahi diegu.

Gure webgune berria ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bidarten, "Teknopole Izarbel"-en, egiten ari garen ekitaldi honekin berriz aurkezten dugu. Aurkezpenaren ondoren, hamaiketakoa ere izango da Teknopoleko harrera-gelan, seguruenik, Sustatuko irakurleak ez zarete honezkero hemen egongo, baina jango dugu mokadu bat zuen omenez.

Caroline Phillips eta Philippe Liveneau zuzendariak gunea bisitatzera gonbidatzen zaituzte.

Harremanetan jartzeko Caroline Plillips.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu