Hau ez da BWEB erako webgunea, baina Euskal Herriarekin zerikusirik ez duenik ezin esan. Euskal komunitatearen kultura erakunde baten berri eman behar dugu. Juan de Garay Fundazioa Argentinan kokatua dago eta gunean webmasterrarekin egoteko aukera izan dugu. Azpiko aldean elkarrizketa.
Gonzalo J. Auza, Juan de Garay Fundazio euskaldun-argentinarreko komunikazio eta garapen arduradunarekin e-mail bidez egin dugu elkarrizketa eta euskaraz ezin erantzutearren barkamena eskatu ostean gehitxoago ezagutu dugu Juan de Garai Fundazio euskaldun-argentinarra -ren gunea. Aintzindariak izan diran Internet munduan.
Zer da Juan de Garay Fundazio euskaldun-argentinarra?
Euskal komunitatearen kultura erakunde bat da Argentinan, eta erakundearen helburua da Argentinan euskal kultura zabaltzea eta berpiztea. Fundazioaz gehiago, hemen
Zer onura dakarzkio Internetek erakundeari?
Interneten aitzindari izan ginen. Gure lehenengo gunea 1997an abiarazi genuen. Une hartatik hona, milaka lagun pasatu dira fundaziotik (gunearen bitartez); ezinezkoa izango zen horiengana guztiengana heltzea pertsonalki (gure egoitzaren eta jardueren bitartez). Hortaz, Internet ezinbesteko erreminta da gure jarduera zabaltzeko eta jende berriarengana heltzeko; batez ere, Argentinan bizi diren euskaldunen ondorengoengana. Adibidez, ezkonberri askok gure webgunera jotzen dute semeari/alabari izena jarri behar diotela-eta, izen euskaldun bila.
Webgune berritua eta hainbat gai dituena. Ze aldatu da 1997ko webgunearekin alderatuta?
Aldaketa izugarria izan da: webgune berrian askoz gai gehiago daude, eta batzuk egunero berritzen dira. Eta hori lehen ez zen gertatzen. Horrez gain, lehen off line bitartez bakarrik ematen ziren zerbitzuak sartu genituen webgunean: esaterako, genealogia, Eusko Ikaskuntzarekin lankidetzan. Webgune berria egiteko urtebete eman dugu lanean: diseinua, informazio-arkitektura, testak erabiltzaileekin, eta abar. Lan horrek eman duen produktuaren kalitateak guztiz gainditzen du 1997ko webgunea. Webgunea, gainera, azken generazioko publikazio-plataforma baten oinarrituta dago, eta horrek ahalbidetzen digu oso lan profesionala egitea, eta esfortzu txikiarekin. Gure asmoa da proposamenak ematea, kulturalki eta teknologikoki sendoak era berean.
Bilbotik ere izan duzue kolaboraziorik, Pedromari Ojanguren Iralakoa kasu. Internetek erraztu egiten du kolaborazio hori?
Kolaboratzaile ugari ditugu, eta horiek artikuluen sinaduretan ikus daitezke. Batzuk erakundeko kideak dira eta beste batzuk, erakunde-lagun. Pedromari, esaterako, lagun dut, eta beti kolaboratzen du webgunean. Edonor izan daiteke kolaboratzaile.
Usabilitate optimizatua webgunean.
Arkitekturaren diseinuan egiten dugu lan handia, erabiltzaileekin testak egiten. Era berean, diseinuaren detaile txikienekin ere artisau-lana egiten dugu, usabilitatea optimizatzeko. Eta erabiltzaileen erantzunak baieztatu egiten du orain arte egin dugunak balio izan duela.
Zuen webgunean kolaboratzaile izan daiteke?
Gertu gaude kolaborazioak jasotzeko, eta, batez ere, gertu gaude beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko gai digitalekin lotutako programetan. Nirekin harremanetan jartzeko helbidea: gonzalo@juandegaray.org.ar
Fundazioa jende askoren lan boluntario eta ad honorem-ari esker bizi da. Baina beti dago gehiago egiteko. Hori dela eta, etengabe ari gara kolaboratzaile bila. Askok Internet bidez kolabora dezakete, era askotako lanak daude-eta egiteko.
Ziurrenik, webguneak bisitari-profil ugari izango ditu.
Webgunea multitarget eran antolatu dugu; hau da, euskal kulturan murgiltzeko gaiak eskaintzen ditugu, baina baita gai erudituak ere. Denborak aurrera egin ahala eta argitaratutakoa gehiago izango den neurrian, hori gehiago nabarituko da; izan ere, karpetan material ugari daukagu argitaratzeko.
Tamalez, guk gura genukeena baino txikiagoa. Gure erakundean ez da euskararik irakasten, eta euskara irakasten duten erakunde lokaletan staff-ak lanez gainezka dabiltza, gure proposamenetan kolaboratzeko. Atal hori indartu gura genuke, baina horretarako bidea topatu behar dugu krisialdian dagoen Argentinak dituen zailtasunekin eta hain euskaldun gutxirekin.
Zela ikusten da Euskal Herria Argentinatik?
Ikuspuntuak askotarikoak dira. Aldaketa handia dago pertsona batetik bestera Euskal Herriaren errealitatearen gainean. Argentinan, gutxi gorabehera, euskaldunen ondorengoak 3,5 milioi inguru dira. Horietatik guztietatik, askok ez dakite ezer euren jatorriaz. Beste muturrean, Euskal Herriarekin etengabeko harremana dutenak daude: bidaiatu egiten dute, albisteak irakurtzen dituzte, eta parte hartzen dute, hainbat modutan, Euskal Herriaren alde. Mutur bi horien artean errealitatearen era guztietako ikuspuntuak daude.
> Jorge Zorreguieta, ministro izandakoa.
Ez dut uste Zorreguieta ministro izan zenik garai horretan. Kargu teknikoren bat izandakoa baliteke, baina ministro... Ez da nire asmoa, inondik ere, Zorragieta defendatzen hastea. Hizpide ere ez dut izan. Gaia Juan de Garay fundazioa izan da hasieratik amaierara.
Artikulua erakunde baten lanaren gainean ari da eta pertsona horrek, egindakoak eginda ere, ez dut uste erakundearen lana bazter uzten dutenik.
Editorea
Kontxo, kontxo. Jakingo duzue nor den Fundazio honetako presidentea. Jorge Zorreguieta, ministro izandakoa Argentinako diktadura militarrean, desagerketen garaian. Handik urte batzuetara, bere alaba Maxima ezkondu da Holandako printzearekin, baina aitari ez zioten utzi bodara joaten.