Teknologia albisteak
3

Barakaldokoa naiz eta, daukat paro obrero

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo - Eibar.org
2002-10-17 : 14:10

Garzonen azken xelebrekeriarekin abesti horrekin akordatu naiz. Hemen garbiketa etnikoa eta genozidioa omen dago. Frogen artean, Gurutzetako ospitaleko jaioberriak beste herri batzuetan erroldatzen dituztela, presiopean, Barakaldokoa izatea marka etniko terriblea omen delako...

Euskaldunberriaren balada da kantu hori. Jon Sarasuarenak dira berbak, eta Oskorrik musikatu eta kantatu zuen, Natxo de Feliperen ahotsean.

Google-n bilatu dut abestiaren letra aurkitzeko, eta lehenengo emaitza non? Ibarretxe.com gunean! Maiatzaren 13ko kanpainako Barakaldoko ekitaldi bat komentatzen da orri honetan

Nolanahi ere, benetako letrak aurkitu ditut.

Barakaldokoa naiz eta
daukat paro obrero
horregatik euskaltegira
noa ni egunero
euskaraz bazekien nire
bisabueloak edo
baina ni roilo hon(e)taz
orain arte zero

Goizero goizero
AEKn bezero
batzuetan ero
besteetan bero
baina ez dut milagro
handirik espero

Goizian goiz hasi behar dut
motibazio bila
euskara ez da ingelesa
baina ez dago hila
egun askotan pentsatzen dut
hau dala inutila
nik ez daukat kulparik
ez banaiz abila

Hau da hau makila
aditz klase pila
hitzak beste mila
animo mutila
esaten dute baina
ez da hain fazila

Ideia hau nire buruan
ez dakit noiz hasi zen
baina batzutan ez naiz hemen
gehiegi dibertitzen
lau gauzak izen bat dute eta
gauza batek lau izen
kokoteraino nago
klaseak aditzen

Pegatak ipintzen
(e)ta dirua biltzen
nola sartu nintzen
ez dut konprenitzen
lan on bat bilatzeko
ez badu zerbitzen

Garzonek froga gisa erabiltzeko modukoa iruditzen zait. Frogatzen du primeran zelako presioak egiten zaizkien Barakaldoko erdaldunei euskara ikasteko.

Barre egitekoa dirudielako kargatzen dut hau hemen... Debabarrenean ume gehienak herri abertzale batean jaiotzen dira (Mendaro, EAJ-ko alkatetza) eta estatistikoki, kopuru handiena herri konstituzionalista batean (Eibar, PSE-EEko alkatetza) erroldatzen dira.

Entzun dut El Mundo egunkariak editorialean ere kritikatzen duela Garzon, akaso pasatzen ari delako... Baina ezin dut irakurri, aste honetatik ordaindutako harpidetza behar delako sarean irakurtzeko.

El Pais-en ostera, Garzonen auto osoa ez, baina pasarte majo batzuk aurkitu ditut.

Erantzunak

Jabier Zabaleta
2002-10-17 : 15:12

> Entzun dut El Mundo egunkariak editorialean ere kritikatzen duela Garzon, akaso pasatzen ari delako... Baina ezin dut irakurri, aste honetatik ordaindutako harpidetza behar delako sarean irakurtzeko.


Ba, ni ondo sartu naiz oraintxe El Mundo-ren web orrian, eta zin dagit ez dudala inolako harpidetzarik ordaindu.


Auto osoa deskargatzeko ere eman dit aukera, helbide honetan:


http://www.elmundo.es/documentos/2002/10/espana/autogarzon.rtf


Poliki irakurtzeko modukoa da, alajaina!


Luistxo
2002-10-17 : 16:59



>

> Ba, ni ondo sartu naiz oraintxe El Mundo-ren web orrian, eta zin dagit ez dudala inolako harpidetzarik ordaindu.



Sinesten dizut, Jabier. Eduki batzuk agerian daude, baina editoriala irakurtzeko ordaindu egin behar da. Hala ere, nik irakurri dut lapurren batzuk zabaldu dutelako Interneten.

Josu Mendicute
2010-01-05 : 17:01

Kantu horren bila sarean 2002ko artikulu honekin egin dut topo, eta geroago aurkitu dut kantua goear.com-en. Hemen itsatsita:



Erantzun

Sartu