Iñaki Mendigurenentzat itzulpengintzako Euskadi literatura saria
Euskadi Literatura Saria
Iñaki Mendigurenek itzulitako Harry Potter eta sekretuen ganbera liburuari eman diote itzulpengintza alorreko Euskadi literatura saria.
Zazpi liburu heldu ziren finalera, eta horietatik hautatu du epaimahaiak Joanne K. Rowlingen lan ezagunaren itzulpena.
Epaimahaikide izan dira:
- Josu Zabaleta iazko irabazlea
- Antton Garikano
- Mari Jose Kerexeta
- Imanol Unzurrunzaga
- Iban Zaldua
- Arturo Garcia Fie.
Beste bi libururen aipamen berezia egin du epaimahaiak: Mendigurenek berak euskaratutako Harry Potter eta Azkabango presoa liburua, eta Bego Montoriok eta Juan Martin Elexpuruk itzulitako Filosofia apaingelan. Azken hau, Sade markesarena
Finalista izan ziren, baita ere, beste liburu hauek:
- Homo Faber, Joxe Austin Arrietak itzulia,
- Alkimista Xabier Aranbururen itzulpena
- Zeta eta On Camilo biak Koldo Biguri, EIZIEko lehendakariak itzulitakoak.
Imre Kertesz-endako literatura nobela
Imre Kertesz idazlea, Judutarra, Hungariarra, sarraskitze esparruetatik pasatakoa... hamaika gauza esan daitezke Kertesz idazleaz. 19 urterekin hasi zen idazten eta dagoeneko liburu dexente argitaratu ditu. Irrati nobelak ere idatziak ditu. Sarraskitze esparruen gainean atera zuen lehenengo liburua "Sin destino" izan zen, 1975ean, zentzurak ixildu gura izan zuen liburua. Kadish, Kadar, dira beste liburu batzuk. Hala ere, 1988an hasi zen ezaguna egiten, Rowohlt argitaletxeak ezagutarazi zuenean.
Beharbada, ezaguna egin da, baita ere, idazteaz duen ideiagatik: nire lana nirekiko dudan konpromisotik dator. Konpromisoa memoriarekin eta gizartearekin.
Erantzunak kargatzen...