Edo dialektala da edo erdara da
Asisko Urmeneta ezaguna da dagoeneko euskararen unibertso honetan. Komikigilea delako batetik eta Freexkue lokuzio liburukiaren egiletako bat delako. Hirugarren lokuzio bilduma da atera dutena eta gidari Asisko Urmeneta izan da. Mantxut? eta Mantxut, Mantxut zenbakien ostean: Freexkue. Lehenengo bi liburuen iruzkina irakur dezakezu hemen.
Euskalkietan dago gakoa
Asiskok argi dauka: Euskalkietan bai, Ondarroan edo Oztibarren, esaterako. Leku batzuetan bada bertako hizkera bat oso gotorra eta oso aberatsa. Baina batuan ez dago landua eta hori da gure erronka, zeren edo dialektala da, edo erdara da. Eta seguruenik ez du arrazoirik faltako.
Asisko eta taldeak badu webgunea sarean, mantxut deitzen da eta Argiaren domeinupean dago kokatua. Horri horretako sarreran dioenez: "Edozein hizkuntzako hitzak eta esamoldeak ez dira ezer hiztunok hitz eta esamolde horiei gaineratzen diegun imajinaziorik -metaforarik- gabe. Hizkuntza batek bere indar metaforikoa galtzen badu, bereak egin du."
Webgunean ageri diren lokuzioak ikasarazi nahia ez da helburua. Bakar batzuk gustatu eta zure hizketa moduan sartzen badituzu, plazer handia izango da guretzat diote.
Baina zein da zuen iritzia? Euskalkietan dago gakoa?
Erantzunak kargatzen...