Teknologia albisteak
2

Jose Maria Jimeno Jurio hil da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2002-10-03 : 18:10

Historiagilea, idazlea eta etnografoa zen Jimeno Jurio nafarra. 75 urte zituela hil da gaur. Folklorea geografia eta historiako hainbat libururen egilea dugu berau, Euskaltzaina, hainbat sari jasotekoa...

Historiagilea, idazlea eta etnografoa zen Jimeno Jurio nafarra. 75 urte zituela hil da gaur. Folklorea geografia eta historiako hainbat libururen egilea dugu berau, Euskaltzaina, hainbat sari jasotekoa...

Bi prozesu neumoniko pasatakoa zela esana zuen bere semeak eta hainbat aldiz izan dela ospitalean. Inork espero ez zuenean zendu da.

1956tik zen abade Jimeno Jurío eta halaxe jardun zuen Sangotzan, Bearin, Altsasun eta Asiain-en. Toponimiaz ere baditu lanak eginda Nafarroa gaitzat hartuta. Gai honekin 45 tomo argitaratu zituen. Azken urteotan euskara izan da bere ikerketa trena eta gai. Liburuetan eta hainbat artikulutan geratu da bere ustea idatzita.

Eusko Ikaskuntzako lehendakari-orde izendatu zuten 1991n eta Euskaltzaindiko ohorezko kide ere izan da. 1998an Sabino Arana Fundazioak ere bere ibilbidea omendu zuen eman zion sariarekin. Manuel Lekuona saria ere jaso zuen.

Iazko ekainean Manuel Irujoren Lehenengo saria jaso zuen euskal kultura eta ohiturengatik egindako lanagatik. Eusko Ikaskuntzak egin ohi duen moduan bere biografia bat ere aterata dauka.

Hileta elizkizunak bihar, ostirala izango dira jaio zen leku berean, Artaxonan, arratsaldeko 7etan.

Liburu zerrenda bat emana genuen hemen, baina ez zen zuzena. Pruden Gartziak eman dizkigu datu zehatzagoak bere erantzunean eta konfusiorik egon ez dadin, liburu zerrenda okerra kendu dugu zuzenarekin ordezkatuz:

  • "Navarra, Guipuzcoa y el euskera S. XVIII Ensayo y testimonio Nº 35"
  • "Toponimia de la Cuenca de Pamplona", sei tomotan. Mugarri bat euskal historiografian, filologian, onomastikan...
  • "Vocabulario histórico navarro".
  • "Historia de Pamplona y de sus lenguas".
  • "Navarra jamás dijo no al Estatuto Vasco".
  • "Artajona. Toponimia vasca = Artaxoa. Euskal toponimia".
  • "Al airico de la tierra".

Erantzunak

editorea
2002-10-04 : 11:16

Guk atzo eman genuen berria gaur luze agertzen da eguneko prentsan. Jose Maria Jimeno Euskal Herriarentzako izan denaren lekuko.


Iker Merino
2002-10-07 : 20:08

Jimeno Jurioren berri gerora ere atera da, esaterako Egunkariako artikulu honetan. Egilea Patxi Zabaleta. Edo beste honetan . Egilea Tomas Urzainki Mina.


Erantzun

Sartu