Arrasate: literatura solasaldiak udal liburutegian
2002-09-27 20:09
Arrasateko Udal Liburutegiak eta Emakume Sailak ikasturte berrirako Literatura Solasaldian antolatu dituzte, Monterrongo Kultura Etxean.
Izena emateko epea: irailaren 23tik urriaren 4ra.
Solasaldiak hilean behin izango dira eta bi aukera daude: euskarazko taldea, Itziar Zubizarreta idazleak gidatua eta gaztelaniazkoa, Ana Arregi Unibertsitateko irakaslearen gidaritzapean.
Lehenengo hiruhilabeteko programa:
Euskarazko saioak:
- Urriak 14, Iban Zalduaren "Gezurrak, gezurrak, gezurrak"
- Azaroak 11, Joseba Sarrionandiaren "Lagun izoztua"
- Abenduak 9, Josu Landaren "Odolbildua"
Gaztelaniazko saioak:
- Urriak 10, Natalia Ginzburg-en "El camino que va a la ciudad"
- Azaroak 7, Franz Kafka-ren "La metamorfosis"
- Abenduak 12, Virginia Woolf-en "Orlando"
Erantzunak kargatzen...