Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskarazko masterrak bideragarriak dira

K. Sarasola - UEU
2002-09-17 11:09

Lehengo urtean lehenengo aldiz azaldu ziren euskarazko graduondoko tituluak. Unibertsitateko curriculum ofizialetan betetzen ez diren beharrak betetzeko sortu ziren. Balantzea oso positiboa izan denez, aurtengo eskaintza zabalagoa da. ERNE! Hau da matrikulatzeko garaia!. Ez galdu aukera hori aste honetan!

Udako Euskal Unibertsitateak Hizkuntza-Teknologiak tituluko promozio OSOA laster izango da lanean. Hogei ikasle ibili dira ikasturtean zehar jo eta ke 300 orduko ikastaroan. Bukaerako proiektuari azken ukituak ematen dioten bitartean, ikasle horiek badakite urrirako denak lanean izango direla.

  • Hogei ikasle horietatik hamaika lehenago ere profesionalak ziren, hau da, titulu honetan matrikulatu zirenean lanean ziharduten (Itzultzaileak, euskara-zerbitzuetako langileak, euskaltegietako irakasleak, Emun, Elhuyar eta Plazaguneko langileak). Horiek lanpostu berean jarraituko dute, oraingoan hizkuntza idatzia zein hizketa lantzeko tresna berriak erabiliz (testu handiak antolatzeko moduak, testu horien artean hitzak edo dokumentuak bilatzeko tresnak, idazteko laguntzak, itzulpenerako laguntzak ...).
  • Gainontzeko bederatzi ikasleak lanik gabe zebiltzan orain dela urtebete. Gehienak lizentziatura bukatu berriak zuten eta orain, urrian, denak izango dira lanean eta bi ezik beste guztiak Hizkuntza-Teknologien inguruan. Bi Eleka enpresa berriko sortzaileen artean daude, besteak Elhuyar-en, Ixa eta Aholab ikertaldeetan.

Ikastaroaren balantzea oso positiboa izan denez ikasturte berrirako UEUren eskaintza zabalagoa aurkeztu dugu:

UEUko eskaintzaz gain beste hauek ere euskaraz zabalduko dira:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu