"Hizkuntza-Corpusak oraina eta geroa" jardunaldia
Hizkuntzen industrian dihardutenak aspaldi ohartuak dira hizkuntzaren tratamendu automatikorako dagoen tresnen beharraz: oinarrizko materialen beharraz, alegia. Horietako bat da corpusa.
Gaur egun inork ez du corpusaren beharra zalantzan jartzen, baina, ba al dakigu benetan zer diren corpusak? Bada, interesa duenarentzat, horretan diharduten adituak bilduko ditugu Donostian urriaren 24an eta 25ean, gaur egun dauden hainbat corpusen berri eman eta etorkizuneko corpusak nolakoak izango diren eztabaidatzeko.
Hizkuntzalariak eta informatikariak bilduko dira batez ere, baina, oro har, corpusen erabiltzaile potentzial guztiei zuzendua da: unibertsitateko ikasle-irakasle eta ikertzaileak, lexikografoak, itzultzaileak, ikastetxeak, eta euskara lan-tresna duen edonor.
Informazio gehiago Uzeiren webgunean aurkitu dezakezu.
Erantzunak kargatzen...