Joan den astean, webgintza dinamikoari buruzko ikastaroa izan genuen Iruñean, Larraona ikastetxean, UEUko udako ikastaroen barruan.
Gai zerrendaren barruan hainbat gauza: PHP ikastaroa lehendabizi eta ondoren webgune dinamikoak egiteko beste tresna batzuen aurkezpena: ASP, Zope eta Atarix.
Uztailaren 15etik 19ra bitartean burutu zen ikastaro hau.
PHP (Hypertext Preproccessor - Hipertestuen aurreprozesatzailea) webgune dinamikoak garatzeko programazio lengoaia bat da. Beste programazio lengoaien antzekoa, baina bere eragina webguneetan nabaritzen da. Datu baseekin konexioak egin daitezke, eskaeren arabera webgune desberdinak atera, ... PHP lengoaian oinarritzen dira orain "modan" dauden web komunitateak, PHPNuke zein PostNuke-rekin eginak.
Lengoaiaren azalpen labur baten ondoren, Jose Luis Jodra irakasleak, Agenda baten gainean lanean jarri gintuen. "Libreta de direcciones" antzeko bat egin behar genuen PHP eta MySQL datu basearekin.
Ostegunean etorri zen beste tresna batzuk ikusteko ordua. Lehendabizi ASPri buruzko hitzalditxoa eman zigun Felix Espina Auskalo.com enpresakoak. Lehendabizi ASP ez dela programazio lengoaia bat, lengoaia asko onartzen dituen programazio modeloa baizik. Bertan Perl, VBScript eta beste lengoaia batzutan programa daiteke (ondo konfiguratuz gero PHPz ere bai). Beste alde batetik bere alde txarrak ere komentatu zituen: Microsoft-ena denez, software jabeduna da, hau da, Microsoftek bakarrik du bera aldatzeko baimena, eta gainera oso oso garestia da. Beste alde batetik, zerbitzaria asko kargatzen duela ere esan zuen Felix Espinak, sortzen duen objektu bakoitzeko zerbitzarian prozesu bat sortzen baitu ASPk.
Kafea hartzeko atsedenaren ondoren etorri zen Gari Araolaza ZOPEri buruz hitz egitera.
Garik, ZOPE sistema oso bat dela esan zuen, ez programazio lengoaia bat. Objektuen datu base bat omen da ZOPE eta zuhaitz egitura jarraitzen du, honek ahalbidetzen duen herentzia mekanismoak indar handia ematen diolarik.
Gehienon harridurarako azalpen praktiko bat etorri zen ondoren. Gari-k webgune bat osatu zuen guztion aurrean. Bertan erakutsi zuen, objektuen herentzia mekanismoak ematen dituen erraztasunak webguneak osatzeko. Orrialde bat idaztearekin nahikoa da, webgunearen atal guztiak osatzeko, atal bakoitzean testu bat eta argazkia aldatuz soilik. Benetan ahaltsua. Inpresio ona.
Arratsaldean, EHUko Informatika Fakultateko kide bi etorri ziren (Jon Iturrioz eta Felipe Ibañez), atariak garatzeko AtariX tresna aurkeztera. Fakultate horretako EKIN taldeak garatutako tresna honek helburu jakin bat du: lana guztiz banatzea. Atari bat egiterakoan hiru atal daudela esan zuten: Edukiak, edukien aurkezpena eta edukien arteko nabegazioa. Tresna hau, interneteko estandarrak erabiliz garatu dute, gehien bat XML eta antzeko teknologiak erabiliz. Nik ikusten diodan koska hauxe: edukien aurkezpena egitean XSL estandarra erabiltzen dute, hau da, aurkezpena egingo duen diseinatzailea XSL ikastera behartzen dute.
Azkenengo atal hau izan zen ondorengo eztabaidan irten zen puntuetako bat. Hitz egin zuten gehienek goraipatu zuten AtariX tresna honek zuen lana banatzeko filosofia, baina gehienek diseinuaren atalean ikusi zioten ahultasuna. Diseinatzaile gehienek Dreamweaver maneiatzen dutela komentatu zuten, eta zail ikusten dutela XSL ikastea. Beste alde batetik ZOPEren zuhaitz hierarkia ere gustatu zitzaioan jendeari, baina HTML kodearen barruan kodea sartzea eta gainera PHP edo ASPren moduan tag konkretu gabe sartzea, ez zen asko gustatu. ASPri buruz ezer ez zen esan eztabaidan.
Eguna amaitzeko, eta postre moduan, Yahoo! Iberiako Javier Etxebesteren hitzaldia.
Ostiralean, ikastaroa bukatzeko, bi hitzaldi: lehenengoa Linux Euskaraz, Josu Waliñoren eskutik. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Linux banaketa baten itzulpenaren nondik norakoak kontatu zituen, eta CD bat ere banatu zuen, banaketa horrekin.
Ondoren, Aurpegien Ezagutza Automatikoari buruzko hitzaldia Pedro Mª Iriondo, EHUko irakaslearen eskutik. Luzea egin zitzaidan hitzaldi hau, baina baita interesgarria ere. Aurpegien ezagutza egiteko erabiltzen den ONA deritzon teknika baten azalpena egin zuen. Teknika hau erabiliz, aurrez datu base baten sartu den aurpegi bat norena den, % 90tik gorako ziurtasunarekin esaten du sistemak. Benetan dau harrigarria.
Ikastaroaren zuzendariak (Iñaki Alegria EHUko irakasleak), Interneten jarriko zituztela esan zuen, baina ez dakit non (UEUren gunean suposatzen dut).
Mikel.
Mikelek:
Beste
alde batetik ZOPEren zuhaitz hierarkia ere gustatu zitzaioan jendeari,
baina HTML kodearen barruan kodea sartzea eta gainera PHP edo ASPren
moduan tag konkretu gabe sartzea, ez zen asko gustatu.
Orduan ez nuen ondo esplikatu... :-(
Aurkezpenean ere gertatu zitzaidan hori. Batek egin nuen tranpa narraz bat azaleratu zuen. Lehenengo aldiz Zope ikusten duten batzuen aurrean eta ordubetean webgune bat antolatzea, bere bilaketa eta guzti... "tranpatxo" batzuek egin behar dira bai. Badakit programatzaile on batentzat zikinkeria batzuek egin nituela, baina gauza zen Quick'n Dirty zerbait ahaltsua aurkeztea, Zope-ren kontzeptu berritzailea eta ematen dituen posibilitateak ikus zitezen, ez hainbeste "zelako programazio garbi eta elegantea dudan...".
Edonola ere, gauzak garbi uzteko:
Gari