Banda zabala, zertarako?
2002-07-19 12:07
Fernando Garcíaren artikulu batetik atera dugu iritzi hau, eta seguruenik batzuk aldeko izango dira eta beste batzuk ez... Banda zabalarena bideo klub efektuarekin konparatzen du. Zer dio? Ba gaur egun ez duela erabilpenik ikusten banda zabalarendako.
Bideo klub efektuarekin konparatu du Fernando Garcíak banda zabala. Hau da, bideo klub bat zabaldu eta ikusi denean negozioa zela beste hamar zabaldu dira ondoan. Dudarik gabe, negozioak behera egin eta bideo kluben krisia denok ezagutu dugu gure herrietan. Kablearekin gauza bera gertatuko da? Horrela jarraitzen du, iritzi hauek emanez:
- Enpresetako marketing zuzendari guztiak diote: banda zabala garrantzitsua dela, irratiak Internet bidez, bideoa jasotzeko ahalmena, telebista kateak... Hori ikusirik enpresa guztiek zulatu dituzte hiriak, bideak eta baita ozeanoak ere.
- Momentuan dagoen zuntz optiko guztiarekin mundu guztian egin zatekeen bideo-konferentzia. Baina tamalez, erabilpen posible asko bazter geratzen ari dira. Eta horren erantzule beldurra da, beldurra disko etxeei, beldurra zinema industriari.
- Ramoncín telebistan atera arren pirateriak diskoen prezioekin zerikusirik ez duela esanez, berba egiten dudan guztiak alderantzizko ustea du.
- Nik Mac OS X ak bajatzeko erabiltzen dut banda zabala eta 22 megabyteak bikoiztuta jaitsi beharra dut. Hori lanean, bi minututan, eta gero portatilarekin etxera eraman eta ordu bete inguru behar dut. Apple-k ez du ulertu, beraz, Internet aukera bat izan behar dela ez inposizio bat.
- Gainontzeko erabilerak? Bideoa, irratia eta Operación triunfo lehen ere bagenituen.
- Komunikazio fabrikanteak PowerPoint ingeneria egiten dakite eta UMTS teknologia dutela ziotenean ez zioten egia, publikatu dena muntaiak dira.
- Orain konturatu dira, bestetik, UMTS erabili eta errentagarria izateko kostu nahiko altua izango dela. Horrela nork egingo diru bideokonferentziak enpresako nagusiarekin? Eta amamarekin?
- Beharbada Internet korreoa irakurtzeko eta webak bisitatzeko erabiliko da, baina nire ustez, banda zabala erabiltzea etorkizun urrunean izango da posible.
Euskal Herrian ere pentsatu beharko da gauza hauetan. Kaleak zulatzen dihardute eta momentuz onurarik ez da inon ikusten. Egongo da?
Erantzunak kargatzen...