Sustatu logoa Teknologia albisteak

1.000 bideokamera Gasteizko kaleetan!!

pakenutzi
2002-07-11 12:07

Gasteiztik atera gabe badira kalean gure mugimendu oro zelatatzen duten 1.000 (bai jauna, mila!!!!) bideokamera.


Uztailak 08.ko "El Periódico de Alava"tik aterea. Hiriburu honetako eraikin polizial, militar, instituzional, enparantza, banketxe, denda eta lantegietan, mila bideokamera baino gehiago dago jarrita.

Eskandalua da halako hiri txikian horrelako kontrol sozial trinkoa pairatu behar izatea.

Erdigunetik pasatzen garenean gora begira ezkero ohartuko gara "Gran Hermano" txiki gelditzen dela honen aldean. Dato kalea, Parlamentua... Josita daude.


Olagibel kalean, Espainiako Bankutik Ertzaintzara, Subdelegaziotik pasata, 50 baino gehiago daude guztion bistan, eta hoiei ikusten ez ditugunak gaineratu behar dizkiegu.

Gainera udalaren trafiko sailak bederatzi kamera dauzka kriston poste metalikoetan (35 metro ere bai), kriston panoramikak harrapatzen etengabe.

Banketxeek 350 bideokamera dituzte Gasteizen. Teknologia oso urrun iritsi da, eta 500 metrora begiak grabatu ditzaketen modeloak daude merkatuan, adituen esanetan.

"Gasteizkoak" kolektibo antimilitaristak dio honek ez duela ez hanka ez buru, logika orotik at dagoen kontrol soziala, neurriz kanpoko inbertsio teknologikoa dela.

Proposamen bat:

Hainbeste kamera kalean gu guztioi begira... eta ez ote dago hoietako gutxi batzu poliziaren galdeketa geletan, politikarien despatxuetan, bankeroen jakuzzietan jartzerik, gu guztiok ikusteko nor egurtzen duten, izorratzen duten, zer hitzartu eta konspiratzen duten elkarrekin?

Hau da, guztiok egia jakin dezagun eta ez eguneroko itxurakeria?

Barkaidazue "panfletismoa" baina hartzazue umore onez:

Demokrazia bideokamerentzako!!!

Euskal kamerak botereguneetara!!!

"Pedrojota"renak baino arrakasta handiagoa izango lukete zinta hoiek segurki.


Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu