Good news, no news
2002-07-08 13:07
Ertzaintzarekiko herri-onarpenari buruzko azken datuek ere indarrean dauden marmarrak ukatzen dituzte. Hiritarren Ertzaintzarekiko konfiantza ia lau puntu gehitu da 1995etik 1999ra bitartean eta, besterik iruditu arren, 18-29 urteko gazteen artean konfiantza hori pertsona helduen artean baino handiagoa da eta, inork esan ez arren, gazteek hobeto baloratzen dute Ertzaintza sindikatuak eta Justizia baino.
Gizarte-giroaz, berriz, euskal hiritarrek sentitzen duten segurtasuna Europako Batasunaren bataz bestekoa baino dezente handiagoa da, Danimarka eta Austrian pareko eta Finlandia eta Suedian baino hiru puntu gehiago. Zer esanik ez, Italia, Grezia edo Espainiarekin alderatuz gero.
Aldi berean, espainiar Estatuko Fiskalia Nagusiaren datuen arabera, delitu-kopurua 37 puntu altuagoa da Espainian EAEan baino eta, hain zuzen ere, azken bost urteotan delitu-kopurua 14,35 puntu gehitu den bitartean Espainian, Euskadin 5,22 murriztu da. Are gehiago, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa dira, Gironarekin batera, delitu-kopurua gutxitu duten lurralde bakarrak.
Susmo eta salaketa politikoak libre dira baina datu zehatzak hor daude. Seguru, gero eta hobeak diren bitartean inork ez dituela gogotan izango. Seguru ere, inoiz txarrera joko balute, titularretan ikusiko genituzkeela.
Amatiño
Erantzunak kargatzen...