Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskadiko selekziorik ez Munduko Pilota Txapelketan

Horrelaxe diote beraien webgunean:

Nazioarteko euskal pilota Federakuntzak antolatuta, Iruñean, abuztuaren 22tik 29ra bitartean jokatuko da Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Bertan hogei bat nazio bere selekzio propioarekin izango dira baina horien artean, ezta Euskal Herriko Selekziorik izango. Beraz, berriro euskal pilotariak tamalez Espainiako edo Frantziako selekzioarekin arituko dira.

Egoera lotsagarri honen aurrean, ESAITek uste du ezin garela eskuak gurutzatuta gelditu eta euskal selekzioaren aldeko aldarrikapena lau haizetara zabaltzeaz gain, beste bide batzuk jorratu behar direla herri honen eta bere kirolarien eskubideak bermatu ahal izateko. Eta helburu nagusia Iruñean abuztuan Nazioarteko Federakuntzak antolatuko duen txapelketa ofizialean Euskal Selekzio bezala parte hartzea bada ere, arestian aipatzen den bezala hori ia ezinezkoa dela ikusita, beste nazio batzuekin harremanetan ezarri eta beraien aurka jokatzeko ahaleginak egiten ari gara.

Bitartean, ekimen desberdinak burutu dira, halaber, Baionan Iparraldeko pilotariak egindako agerpen publikoan 6 euskal pilotarik Frantziako Selekzioari uko egin diote eta beste 150ek, bere sinaduran bitartez beraien babesa eman diote. Iruñean berriz, Nafarroako pilotaren 100 bat eragile desberdinek ( pilotarik, epaileek eta elkarteko ordezkariek ) adierazpen publiko baten bitartez, euskal selekzioa eta euskal pilotarien eskubideak aldarrikatu dituzte.

ESAITek ere, herri honi dagozkion eskubideetan oinarrituta, badu asmoa euskal pilotaren eragileekin batera, maiatzaren hasieran Iruñean agerpen publiko bat egiteko eta beste ekimen batzuen artean, ekainaren 29an, Iruñean ere, manifestazio nazionala egiteko. Eta hemendik abuztura bitartean, ziur gaude, euskal selekzioaren aldeko ekimenak zabaltzen eta indartzen joango direla, iraingarria baita euskal pilotarekin gure betiko etsaiak egin nahi dutena. Alde batetik, duen euskal izaera hori kendu nahi diote eta euskal pilota deitu beharrean, pilota soilik deitzen diote.

Bestetik, Munduko txapelketa Euskal Herrian izan arren, euskaldunen hizkuntza ( euskara ) baztertuz, herri honi burla egin nahi diote. Eta hori guztia gutxi izango balitz, herri honek sortu, indartu eta iraunarazten duen kirolean, Euskal Selekzioak ez du inongo aukerarik izango txapelketan parte hartzeko.

Beraz garbi dago ezin garela isilik gelditu. Animo eta aurrera.

GORA EUSKAL SELEKZIOA!

Euskal selekzioak hainbat talderen atxikimendua du jasoa, esaterako, futboleko gizon eta emakumeena, Eskubaloiko gizon eta emakumeena, Errugbiko gizon eta emakumeena, Izotz Hockeiko gizonena, Waterpoloko gizonena.

Haibat izen ezagun tartean: Euskarians Errugbi taldea, Euskaltel-Euskadi txirrindulari taldea, Athletic futbol taldea, Real Sociedad futbol taldea, Everest mendira joandako espedizio desberdinak eta sokatirako talde desberdinak, Nuarbe, Sakana, Beti Gazte, Badaiotz,

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu