Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lauaxeta hil zutela 65 urte

Estepan Urkiaga "Lauaxeta" Gasteizen fusilatu zuten 1937ko ekainaren 25ean. Idazle bat galdu zuen gure literaturak. Gazte hil zuten baina obra handiarekin. Izan bedi, bere testuen irakurketa gure omenaldirik jatorrena. Gehiago jakin gura duzula, hona hemen zenbait xehetasun eta omenaldi testu.

1937ko ekainaren 25ean Gasteizen fusilatuta hil zuten Estepan Urkiaga, Lauaxeta. Hilabete batzuk lehenago Gernikan atxilotua izan zen, Bordeleko kazetari batzuei Gernikako sarraskia erakusten ari zela. Ajuriagerrak jarri zuen Lauaxeta langintza horretan. Kronika hau idatzi zuen Iñigo Aranbarrik honi buruz Gure Mendea liburuan. Xabier Mendiguren Elizegik Lau haizetara antzerki obra argitaratu zuen Gernikako bonbardaketaren karietara egindako Susa aldizkari berezian (1987ko apirila). Ibon Sarasolak Lauaxeta paredoian poema argitaratu zuen Oh! Euzkadin (1980ko maiatza). Xabier Montoiak "Anfetamiña" bere lehen liburuan idatziriko poema aurkituko duzu Korrok aldizkariaren lehen zenbakian (1984). "Agur, Euzkadi" nobela osorik Interneten Lauaxeta Gernikan berpiztu da 1997ko irailean, eta Julen Lamarain kazetaria ezagutuko du. Biek elkarrekin ibilbide luze bat egingo dute egungo Euskal Herrian barna. Agur, Euzkadi nobelan berpiztu zuen Lauxeta Juan Luis Zabala idazleak. Eta orain nobelaren bost kapituluak (Arrats Beheran, Mendietara, Bide Berriak, Ontzi-puntan soinutsik eta Hil ginenon hatsa) osorik irakur daitezke Susaren webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu