Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nafarroako telebista autonomikoa sortzear

Sustatu - Sustatu
2002-06-20 14:06

Nafarroako parlamentuan eman zituen azalpenak Jose Ignacio Palacio ek. Berau, azpiegitura eta Herrilan sailburua da. Esan zuenez, gutxienez har orduko emisioa izango du egunero. Asteburuetan ere emitituko du eta 70 ordu izango dira, beraz.

Telebista autonomikoa ez da gaur goizeko kontua nafarrentzat. Orain aukera hori zabaldu da telebista digitalarekin eta Palaciosek ziurtatu duenez, ekimen pribatuaren esku utziko du telebista autonomikoaren gestioa. Telebista hauei eskatzen zaien gauza bakarra generalistak izatea da eta informatiboetan Nafarroako berriak tratatzea.

Hizkuntzarena ez dago oso argi

Argi dagoen bakarra bi kateetako bat gazteleraz izango dela da, osoki. Eta euskarak izango duen lekua? Ez dago argi, baina Palaciosek esan zuenez, bikoizketak izango dira euskara zabaltzeko bide. Bertsio originala, beraz, gazteleraz jorratuko da eta horrela entzun gura duenak aukera izango ei du euskaraz ere zerbait entzuteko. Bi kate hauek ez dira ordaindu beharko, baina ziur egon ordaindutako telebista ere jaso ahal izango dela.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu