Leku ezberdinetatik elkarlanean gaudenontzat, wiki tresna ezin aproposena suertatzen zaigu. Wiki, horriak egiteko tresna da, emailak bidaltzeko bezain komunikatiboak, eta txat eraikitzailea ere bada.
Duela hiru aste inguru edukiak interneten kudeatzeko wiki izeneko sistema aurkitu nuen.
Sistema honen bidez pertsona bat baino gehiago webgune baten edukiak mantendu ditzateke html ezagutu gabe. Halaber, ftp ez da behar edukiak igortzeko.
Wikin editatzea ia emaila idaztea bezain erraza da. Perl hizkuntzan oinarrituta dago, eta weborriak, "on-the-fly" (hegalaldian) egiten ditu.
Erabiltzaileak, sustatun bezalako formulario bat betetzean, orriak eraikitzen ditu. Horretarako WikiHitzak erabili behar dira. WikiHitzen bitartez wiki loturak eta artxiboak eraikitzen dira.
Sistema honekin, zenbait pertsonak testu bakarraren inguruan egin dezakete lana, beraien proposamenak erantsis.
Edonork du aukera orriaren edukia zuzenean editatzeko. Horrek bi zalantza ekar ditzake. Alde batetik. Edonork, orri bat alda baitezake. Zer gertatzen da, norbaitek orrian zegoena kentzen badu? Ez dago arazorik, sistemak, orri baten aurreko bertsio guztiak gordetzen ditu. Eta ez du hori egiten bakarrik: beste dokumentu batean aldaketa guztien zerrenda gordetzen da. Bestalde, zer gerta daiteke norbaitek aldaketa bat sartzen duenean, beste batek eduki bera aldatu nahi badu? Batek aldaketak eragiten ari den bitartean, dokumentu hori "blokeatuta" geratzen da.
Zertarako izan daiteke sistema hau? Bakoitzak ikus dezake zein den sistema honen erabilpena. Alde batetik, indymedia sare barruan, itzulpen lanetarako oso tresna baliagarria suertatzen da. Adibidez norbaitek bideo bateko azpitituloak igorri zituen portugesez. Eta handik gutxira, azpititulo horiek ingelesera itzulita zeuden.
Beste adibide bat irakazkuntzan, irakasle talde batek, ikastaro baten programa osa dezake sistema honen bitartez.
Azken adibide bezala wikipedia dugu. Hainbat pertsonen arteko entziklopedia bat osatzen dute etengabe. Bertan edonork du aukera wikipedia horren barnean edukiak jartzeko. Horren barruan, Euskal Herriari buruzko informazioa aurki dezakegu. Bertan norbaitek euskarazko sekzioa ireki du.
Wiki: Hitz hawaiarra omen da eta "azkar" esan nahi du.
Arrazoia daukazu Wiki-en indarraz hitz egiten duzunean.
Baina PERL-ez gain, beste sistema batzuetarako ere badaude prestatuta Wiki-ak egiteko sistemak, hala nola, PHP , ASP , Zope edo Java . Hemen Wikiak egiteko motoreen zerrenda luze bat.
Adibidez, ZOPEren garapenerako eztabaida gehienak Wikiak erabiltzen egiten dira hemen .
Euskal munduan ere erabiltzen da Wikia. Lehenengo Google euskaratzen ibili zen lantaldean, eta gaur egun Goienan erabiltzen da intranetean zenbait informazio publikatzeko.