Jon Abrilen epaiketa: akordioa eta zigor murriztua
2002-06-11 13:06
Hasi eta bukatu da, gaur goizeko 11.30etarako, Jon Abril kazetari euskaldunari egindako epaiketa. Akordio batera iritsi dira fiskala eta abokatua, eta fiskalak sei urteko eskakizuna jaitsi ondoren, epaia itxita geratu da.
12.50, erantzunetan gehikuntza: Jon Abrili elkarrizketa freskoa barruan.
Fiskalak eta abokatuak egindako akordioan zehaztutako zigorra jaso du Jon Abrilek epai gisa: sei hilabeteko inabilitazioa, sei hilabeteko kartzela zigorra (bete beharrik gabe), eta 1.900 euro inguruko isuna.
Kasuari buruzko informazio gehiago, hemen bertan. Epaiak medio batzuetan izan duen oihartzuna tarteko...
Erantzunak kargatzen...