Jon Abril kazetariaren aurka datorren ekainaren 11n Madrilgo Auzitegi Nazionalean eginen den epaiketaren aitzinean, bere lankideek adierazpen bat egin dugu eta lau haizetara zabaltzeko premia ikusi dugu. 6 puntutan laburtu dugu adierazpena.
- Ongi aski ezagutzen dugula aspaldidanik Jonek kazetari gisa egindako lana, hainbat hedabidetan (Argia, Aizu, Euskaldunon Egunkaria, Ttipi-ttapa, Nabarra, Xorroxin Irratia, Euskadi Irratia
), erredaktore gisa zein kolaboratzaile lanak eginez.
- Euskara eta kultura izan ditu Jonek urte hauetan guztietan bere lanaren ardatz, eta horretara bideratu dituela bere indar guztiak, bere ibilbideak erakusten duen gisan.
- Bere aurkako epaiketa hau, oro har, euskarazko komunikabideen aurkakoa, eta herri-komunikabideen aurkakoa dela, baina baita kazetari ororen aurkakoa ere. Jonen aurkako epaiketak erakusten du informazio eskubiderako eta adierazpen askatasunerako dauden zailtasunak eta hutsuneak. Jonen aurkako epaiketa, finean, kazetarien jardunaren aurkako epaiketa da, eta horregatik salatzen dugu ozenki.
- Prozesu hau Espainiako Justiziak eta Espainiako Gobernuak euskal kulturaren eta euskal kutsua duen ororen aurka abian paratutako estrategiaren parte da, eta horregatik, batere funtsa juridikorik gabeko auzia izaki, berau bertan behera uztea eskatzen dugu.
- Errugabetasun presuntzioa hasieratik urratu zen Jon Abrilen zein Ttipi-ttaparen aurka. Hedabide guztiek informatzeko duten eskubidea kontuan izanik, eta komunikazio eremu propio bat eratzeko garaian herri-komunikabideek duten garrantzia aintzat hartuta, hauen lana gorestea baino ez dagokigu.
- Gure elkartasuna adierazten diogu auzipetuari, eta ekainaren 11n Baionan (Espainiako Kontsulatuaren aurrean), Bilbon (Arriagan), Donostian (Artzai Onean), eta Iruñean (Udal Plazan) Adierazpen askatasuna. Jonekin elkartasuna goiburupean eguerdiko 12:00etan eginen diren kontzentrazio deialdietara deitzen ditugu kazetariak zein herritarrak.
2002ko ekainaren 3an,
Jon Abrilen lankideak
> Jon Abril kazetariaren aurka datorren ekainaren 11n Madrilgo Auzitegi Nazionalean eginen den epaiketaren aitzinean, bere lankideek adierazpen bat egin dugu eta lau haizetara zabaltzeko premia ikusi dugu. 6 puntutan laburtu dugu adierazpena.
> 1. Ongi aski ezagutzen dugula aspaldidanik Jonek kazetari gisa egindako lana, hainbat hedabidetan (Argia, Aizu, Euskaldunon Egunkaria, Ttipi-ttapa, Nabarra, Xorroxin Irratia, Euskadi Irratia…), erredaktore gisa zein kolaboratzaile lanak eginez.
>
> 2. Euskara eta kultura izan ditu Jonek urte hauetan guztietan bere lanaren ardatz, eta horretara bideratu dituela bere indar guztiak, bere ibilbideak erakusten duen gisan.
>
> 3. Bere aurkako epaiketa hau, oro har, euskarazko komunikabideen aurkakoa, eta herri-komunikabideen aurkakoa dela, baina baita kazetari ororen aurkakoa ere. Jonen aurkako epaiketak erakusten du informazio eskubiderako eta adierazpen askatasunerako dauden zailtasunak eta hutsuneak. Jonen aurkako epaiketa, finean, kazetarien jardunaren aurkako epaiketa da, eta horregatik salatzen dugu ozenki.
>
> 4. Prozesu hau Espainiako Justiziak eta Espainiako Gobernuak euskal kulturaren eta euskal kutsua duen ororen aurka abian paratutako estrategiaren parte da, eta horregatik, batere funtsa juridikorik gabeko auzia izaki, berau bertan behera uztea eskatzen dugu.
>
> 5. Errugabetasun presuntzioa hasieratik urratu zen Jon Abrilen zein Ttipi-ttaparen aurka. Hedabide guztiek informatzeko duten eskubidea kontuan izanik, eta komunikazio eremu propio bat eratzeko garaian herri-komunikabideek duten garrantzia aintzat hartuta, hauen lana gorestea baino ez dagokigu.
>
> 6. Gure elkartasuna adierazten diogu auzipetuari, eta ekainaren 11n Baionan (Espainiako Kontsulatuaren aurrean), Bilbon (Arriagan), Donostian (Artzai Onean), eta Iruñean (Udal Plazan) “Adierazpen askatasuna. Jonekin elkartasuna” goiburupean eguerdiko 12:00etan eginen diren kontzentrazio deialdietara deitzen ditugu kazetariak zein herritarrak.
>
>
> 2002ko ekainaren 3an,
> Jon Abrilen lankideak