Albiste irakurlea
Headlineviewer edo titular ikuskatzailea aurkeztu nahi dizuet. Doako programa honekin, PCko leiho batean integratu ditzakegu Interneteko milaka tokitako albiste titularrak, batetik bestera nabigatzen ibili barik. Sustatu albistegikoak ere primeran sartzen zaizkit PCra zuzenean horrela.
Gero eta weblog gehiago dago Interneten eta gehienek (guztiek ez esatearren) eskeintzen dute, orrialde horretako titularrak XML formatuan eskuratzea. (Ikusi Gari Araolazaren artikulu hau )
Titular horiek webguneetan integra daitezke goiko orrialde horretan esaten den bezala, baina gure ordenagailutik, orrialdera konektatu gabe ere irakur ditzakegu titular horiek, programatxo bat erabiliz. Headlineviewer da horretarako programa bat, hemendik jeitsi dezakezue.
Programan bertan ehundaka weblog-en helbideak datoz (euren artean Slashdot eta Barrapunto ) baina bakoitzak nahi dituen guztiak gehitu eta kentzeko aukera ematen du.
Probatxo bat egin dut, eta Postnukerekin egindako webguneekin ere funtzionatzen du (adibidez Kriptopolis ) eta baita Sustaturekin eta Uztarria.com -ekin ere.
Adibide gisa, hor duzue joan den astean ateratako pantaila-irudi bat Sustatuko titularrak nola ikusten diren.
Erantzunak kargatzen...