Sustatu logoa Teknologia albisteak

Stephen Jay Gould hil da

Sustatu - Sustatu
2002-05-21 12:05

New York hirian hil da Gould, eta haren heriotzak medioetan izan duen isla CNN-n bertan aurki dezakezue. Baita Slashdot weblog ezagunean ere.

EIEk antolatu eta Elhuyarrek babestutako Prosa Zientifikoari buruzko 1. Biltzarrean izan zen Stephen Jay Gould, Eibarren, iazko abenduan. Sustatun ere jaso genuen berria eta Biltzarraren egitaraua.

Hain zuzen ere, Biltzar hartan komunikabideen arreta guztia Gouldek eraman zuen orduan, eta antolatzaileen kexuak ere eragin zituen horrek: Horra Elhuyarko Inaki Irazabalbeitiaren hausnarketa interesgarri bat. Eibarren biltzar hartan esan zituenen inguruko kronika bat aurkituko duzu halaber, Zientzia.net-en artxiboko honetan.

Euskaraz, Gould-en Pandaren erpurua (artikulu bilduma) du argitaratua Gaiak etxeak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu