Teknologia albisteak
2

Euskal Morfemategia

Erabiltzailearen aurpegia
Josu Lavin - Paideia - Jakintza Baitha
2002-05-20 : 11:05

Izen honekin Euskal Hiztegi bat egiteko asmoa daukat, non eta hitzak, atzizkiak eta aurrizkiak definituko baitira. Hamaika urte baino gehiagoko pertsonentzat. Atzekoz Aurrerako Hiztegia integratuko da honetan, baina beste systema baten bidez (morfemen bidez: atzizki, aurrizki eta hitzen erroak kontutan hartuz).

Izen honekin Euskal Hiztegi bat egiteko asmoa daukat, non eta hitzak, atzizkiak eta aurrizkiak definituko baitira. Hamaika urte baino gehiagoko pertsonentzat. Atzekoz Aurrerako Hiztegia integratuko da honetan, baina beste systema baten bidez (morfemen bidez: atzizki, aurrizki eta hitzen erroak kontutan hartuz).

1) Lavinen Hiztegian ez dira definitu beharko ikasleek jadanik ezagutzen dituzten hitzak. Definizio hauek lekua okupatzen dute eta bilatu nahi diren hitzak topatzea zailagotzen dute.

2) Ikasleek Euskaltzaindiaren Hiztegia Batua ikasi behar dute ahalik eta lasterren: Hitzak, esanahiak eta hitz hauen grafiak.

3) Ikasleek barneratu behar dute Eratorpen- eta Elkarketa-legeak ahalik eta lasterren.

4) Ikasleak ikasi behar dute ezen badela lexico commun bat, neuk ROMANICA izeneztatzen dudana.

5) Hitz commun hauek behin baino ez direla ikasi behar jakinarazi behar zaie eta hizkuntza batetik bestera transcribatzeko systema zein den ikasi.

6) Adibide bat: TESI hitza.

  • a) Haiek ez dute ezagutzen, beraz definitu behar zaie.
  • b) THESIS hitz romanicotik (=grecolatinotik) datorrela esan behar zaie. Ingelesez horrela idazten da.
  • c) Elkarketan honelako hitzak sorrarazten dituela (Hiztegi Batukoak): antitesi, hipotesi, parentesi, protesi, sintesi. Hauek ere definitu beharrekoak alphabeticoki dagokien tokian. Jakin behar dute hitz hauek ez direla espainolak.

Beraz hiztegian:

Tesi [ROM: -thesis] Ikus: antitesi, hipotesi, parentesi, protesi, sintesi.

7) ANTI-, HIPO-, PAREN-, PRO- eta SIN- horiek ere dagokien lekuan definitu behar dira.

8) Azken finean esanahi duten morfema guztiak (hitzak, aurrizkiak eta atzizkiak) definitu behar dira, eta haien bidez sortutako hitzak (elkartuak eta eratorriak) ere bai, baina soilik berez ulertzen ez direnean.

9) Josu Lavinen Hiztegia dohainekoa da.

10) Hiztegi hau erabiltzaileak berak nahi duen bezala erabiltzeko eskubidea dauka. Beraz nahi dituen aldaketa guztiak egin ditzake.

11) Hiztegi hau pirateablea izango da.

12) Hiztegi hau elkarreragilea izango da. Erabiltzaileek egileari nahi dituzten gauza guztiak proposatu ahalko dizkiote.

13) Mecenas moduko batzuk izango dira hau possible egingo dutenak, diru-laguntzaren bidez, hiztegia dominio publikokoa izan dadin.

14) Noiz behinka eguneratzeak egin ahalko dira, zeinak euskal posta-zerrenda batzuetan jakinaraziko baitira.

15) Paperean inprimatuta ere erabilgarria izango da. Norberak inprimatzekoa esan nahi dut.

Josu Lavin Paideia - Jakintza Baitha Diru laguntzarako kontu korrontea: Euskadiko Kutxa: 3035 0221 7 4 221 1 01735 2 Orain arte bildutakoa: 130 euro Helburua: 2000 euro

Erantzunak

Josu Lavin
2002-05-21 : 00:03

Ondoko lekuan:



http://groups.yahoo.com/group/euskarabatua/files



Euskal Morfemategia egiteko aurre-lan batzuk aurki ditzakezue.

Haien artean:

Atzekoz Aurrerako Hiztegi Batua.

=Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua bukaeren arabera ordenatuta.



> Josu Lavin

> Paideia - Jakintza Baitha

> Diru laguntzarako kontu korrontea:

> Euskadiko Kutxa: 3035 0221 7 4 221 1 01735 2

> Orain arte bildutakoa: 130 euro

> Helburua: 2000 euro

Josu Lavin
2002-05-25 : 11:53

Zerrendakideok,

Ondoko leku honetan:



http://groups.yahoo.com/group/euskara/files/JLH.txt



zenbait egunez Josu Lavinen Hiztegia (orain arte egindakoa) ikusi ahalko duzue.



Textu modura dago, nahiz eta honela ez den argitaratuko.



Neuk WORDen argitara emanen dut. Sarrerak negritaz joango dira.



Hitzik asko sobera dira, zeren Hiztegi Batuko hitzak besterik ez baitut sartuko.



Arras beharrezkoa dudan diru-laguntza inork egin nahiko balu, behean agertzen den kontu korrontean egin dezake.



Orain arte egin duzuenok, ez duzue zertan gehiago sartu behar.



Ikusten denez, lan hau seriotan doa, ezta?



Ongi izan!



Josu Lavin

Paideia - Jakintza Baitha

Diru laguntzarako kontu korrontea:

Euskadiko Kutxa: 3035 0221 7 4 221 1 01735 2

Orain arte bildutakoa: 130 euro

Helburua: 2000 euro

**************************************

Erantzun

Sartu