Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Deba Ibarretik Euskararen Herrira" liburua kalean

Liburuak atal bi dauzka. Batetik, Koldo Zuazok idatzitako atala. Bertan, euskalkia non, noiz, zelan eta zergatik erabili behar dugun aipatzen du. Bigarren zatia, Deba Ibarreko 50 euskaltzaleren artean egindako lana da. Zati horretan gure eskualdeko hizkeren ezaugarri nagusiak aztertu ditugu: fonetika, morfologia, sintaxia eta hiztegia.

Badihardugu Euskera Elkartea 2000. urteko udazkenean jaio zen. Taldearen helburua, Deba Ibar osoko euskaltzaleak batu eta gure herrietako hizkerak ikertu eta bultzatzea da. Gaur egun euskerak daukan egoera ikusita, herri hizkerak aztertu eta prestijiatzeko beharra dagoela uste dugu, beti ere euskara estandarrak bere lekua behar duela garbi izanda.

Konplexuak baztertu eta euskalkiarendako lekutxo bat eskatzeko asmoz batu gara eskualdeko 17 herrietako partaideak (Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgeta, Bergara, Antzuola, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Gatzaga eta Aramaioko lagunak): idazle eta kazetariak, itzultzaile eta filologoak, administrazioko langile eta irakasleak... denok gure berbetak jaso eta indartzeko gogoz beteta.

Deba ibarretik euskararen herrira


Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu