Punk-aren gaineko liburua
Zona de Obras argitaletxeak 250 orrialdetan, Madril, Bartzelona, Zaragoza eta Euskal Herriko punk eszenak, taldeak eta kontzertuak jorratzen dituzte. Kontzertuetako ehundaka kartel, argazki eta sarrera batu dituzte. Euskal Herrikoen artean, Andoaingoak eta Arrasatekoak dira kartel eta sarrera gehientsuenak.
Bestalde, punk-aren, eta gerora, baita, hardcorearen mundua gertutik bizi izan duten zenbait lagunen musikariak, kontzertu antolatzaileak, kazetariak... idatziak batu dituzte. Horien artean, Arrasateko lehenengo gaztetxera talde mordoa eraman zituen Vicente Puuagg Menak idatzitakoak. Vicentek kontatzen dituen pasarteen artean, Arrasateko gaztetxean La Polla Records-ek eman zuen kontzertu baten HBko bi partaideek aitzur batekin argi indarra moztu zutenekoa aipatzen du. Baita, hori gertatu ondoren, herrian sortu zen iskanbila ere, noski.
Punk-aren inguruko dokumentu oso interesgarria, batzuendako nostalgikoa ere izango dena.
Liburua internetez erosi daiteke.
Erantzunak kargatzen...