Sustatu logoa Teknologia albisteak

Jon Mirande esperantoz irakur daiteke

editorea - Sustatu
2002-05-15 11:05

Ez da esperantora egiten den lehenengo itzulpena eta ez da azkena ere izango. Kuriosoa bada ere, Haur Besoetakoa baino lehen "La Ahijada ezagutu ahal izan zen, gazteleraz. Gazteleraz jakitun gara, baina esperantoaz zer dakigu? Ados gaude esperantoaren filosofiaz, izateko grinaz?

Esperanto hizkuntzaren inguruan interesaturik daudenak, nazioko hizkuntzak nazionarteko komunikaziorako tresna gisa herri batzuen kultura inposaketa bat dela argi dutenak badute informazioa non jaso. Donostian, esaterako, badago Donostiako talde esperantista

Ekimen hau Gipuzkoako herrialdeko eta konkretuki Donostialdeko esperantisten ekintzen ezaren aurrean agertzen da, ezohizkoa den gauza bat, Hego Euskal Herriko beste hiru herrialdetan holako elkarteak izatean.

Dena den, gaurkoan esperantora egindako itzulpen bat da notizia. Miranderen eleberri ezaguna irakur daiteke esperantoz. Eta argitaratzaileak argitaletxe euskaldunak izan direlakoan bazaude oker zaude. Espainolez argitaratzen da hemen, dexente gainera, baina esperantoz argitaratzeko Hego Amerikako Fonto argitaletxera joan behar izan dute.

Gogoratu behar dugu Aitor Aranak ere itzulita duela "Behi euskaldun baten memoriak" lana, Atxagarena, orduko artikulu honetan agertzen den moduan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu