Biniloak kendu eta CDak merkatzea pentsatu ere ez!
Philips-ek (PolyGram Music eta Island Records -en jabeak) enpresa handitzea gura zuen. formatu berriak, makinaria berria saldu... Nola eragin dagoeneko diskoa dutenei berriz erostea?
Horrela jaio zen horrenbeste buruhauste ematen dituen Conpact disc-a eta geroago pirateria. Sustatun ere izan zituen CD kontu honek 20 erantzun Pirateria ulertzeko balioko duelakoan, edo behintzat bai CDen ... salneurria...
Badakizu zergatik daukan CDak 75 minutuko iraupena? Ba, aipatutako konpainiako presidenteari Beethovenen 9. Sinfonia gustatzen zitzaiolako eta horixe sartzen baita justu-justu denbora horretan. Zenbat pentsatu duten eroslearengan, e?
Sasoi horietan CDak oso garestiak ziren.., baina 1989an mundua aldatzen da! Ja! CDak komuneko zulotik gora ere etorri zitezkeen.
Eta guk, merkatuak agintzen duen gizartean bizi garenez, CDak eskatzen genituen. Gero eta CD gehiago. Ba EZ! GEZURRA!
Nola sartu ziren CDak merkatuan?
Dendek, biniloak eskatzen zituzten, baina derrepente, 1989an 7 disko-etxeetako banatzaile garrantzitsuenek esan zuten denda txikiek erositakoa derrigor saldu behar zutela, ez zutela itzultzea onartuko. Beraz, dendek ezin zezaketen arriskatu eta segituan pasa ziren CDak promozionatzera. Biniloko bertsioak deskatalogatzen hasi ziren. Ahora sartu zizkiguten CD garesti horiek, gura izan edo ez.
Hainbat arrazoirengatik (tartean musikarien royaltiak-eta) biniloen prezioa asko jaitsi zen. Eta CDak? Ba CDak prezio oso garestietan.
Gogorra da gero esatea, baina binilo bat fabrikatzea baino merkeagoa da gaur egun CD bat fabrikatzea plastikozko kaxa, libreto eta guzti. CD bat fabrikatzea 1,361 eurotik (1,5 dolar) 2,268 eurora (2,5 dolar) bitarte kostatzen da. Datu hauek beti ere disko etxe handien kasuan, hau da, multinazionalen kasuan. Bitartean musikariei biniloen prezioekin salduko bailitzan ordaintzen dizkiete royaltiak. Disko etxeak, beraz, irabazle kasu honetan ere.
Bitartean, ordaintzen dugunok alboko dendara joan eta hain popularrak diren CD erreproduktoreak erosi ditugu. CDa merkaturatu eta hurrengo urtea izan zen industria musikalak diru gehien irabazi zuena.
Eta 75 minutuen kapritxoa, Philips-en jugada, biniloak desagertzea... ez dugula pirateatu behar? Ba kopiak egitea zilegi dela diot eta baita "top-manta" delakoei erostea ere. Nik Kepa Junkerarena erosi nion kaleko saltzaile bati asko ez dela.
Erantzunak kargatzen...