Teknologia albisteak
1

Don Kijote Mantxa'ko

Erabiltzailearen aurpegia
Asto Rider
2002-05-09 : 11:05

Munduko 100 idazle onenetarikoek Miguel de Cervantesen Don Quijote de la Mancha eleberria (bi zatitan, 1605ean eta 1615ean argitaratua) hautatu zuten inoiz idatzitako fikzio lanik onena,

Norvegiako Novel Institutuak antolatu du bozketa.

Shakespeare, Tolstoi edo Dostoievskiren aurretik, Kixoteak %50 boto gehiago ukan zituen. Idazle hautatzaileen artean, Salman Rushdie, Norman Mailer, Nadine Gordimer, Milan Kundera, John le Carre, John Irving eta Carlos Fuentes zeuden, besteak beste. Ehun idazleoi inoiz idatzi diren 100 obrarik onenak hautatzeko lana jarri zieten, eta hamar horien artean egin zuten gero bozketa.

Hasierako 100 izenburuen artean, Dostoievskiren lanak nagusitu ziren, lau liburu baitzituen. Atzetik, Shakespeare, Kafka eta Tolstoi, hiruna obra; Faulkner, Flaubert, Garcia Marquez, Homer, Thomas Mann eta Virginia Woolf, bina.

Dakigula, euskal libururik ez zegoen 100 obra horien artean, tamalez. Alabaina, ez da ahaztu behar Cervantesen eleberria euskaratuta dagoela: «Bere osoan, lenengo aldiz, Berrondo ta Lasarte'tar Pedro Maria Izaskun'ek euskeratua» dio Don Kijote Mantxa'ko lehen orrian. Bi liburukitan argitaratu zuen Zarauzko Itxaropenak, 1976an. Pedro Berrondo oiartzuar apaiza euskara batuaren aurkakoa izan da beti, Euskarazaintzakoa, eta itzulpena ez dago noski euskara batuan idatzia, «gipuzkera osatua» esaten zioten horretan baizik.

Dena dela, harrigarria da zergatik Berrondok «Kijote» erabili zuen, «Kixote»-ren ordez. Hain garbizale izanik...

Honela hasten da Berrondoren itzulpena:

«Mantxa-aldeko erri koxkor batean, bere izenik ez nuke gogoratu nai, bizi zan denbora asko ez dala etxeko-seme bat: lantza altxa-tokian, adarga zaar, zaldi igar ta erdi-zakur dun oietakoa»

Erantzunak

Dic Turpin
2002-05-09 : 14:48

Bigarren tokia bozketa horretan "Denbora Galduaren Bila" elberriak jaso du, Marcel Proust-en lan erraldoiak. Eta hau, zoritxarrez, ez dago oraindik euskaratuta, ez euskara batuan, ez eta bestelako euskalkitan.


EIZIEk, Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Editoreen Elkarteak argitaratzen duten Literatura Unibertsala bildumak hortxe du erronka polita: Novel Institutuak eta Norvegiako Liburuaren Klubak ateratako zerrenda horretako liburuak euskaratzea.


Norvegiako erakunde biek ez dute sailkapenik eman nahi izan eta, horregatik, bakarrik jakinarazi dituzte boto gehien jaso dituzten lehen bi liburuen izenak.


Bi datu bitxi: ehun liburu horien erdia XX. mendean idatzi ziren. Eta aukeratutako liburuen artean, bakarrik 11 dira emakumeek idatziak.


Erantzun

Sartu