Teknologia albisteak
1

Espioitzaren konferentzia Washingtonen: kezka inork ez omen dakielako euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo - Code & Syntax
2002-05-08 : 14:05

Inteligentzia esaten zaion hori, zerbitzu sekretuen informazio sareak, espiotza alegia, da gaia gaur Washingtonen irekitzen den nazioarteko konferentzia batean. Antolatzaileak kezkatuta daude Estatu Batuen intelijentzia politika oso desbideratua dagoelako, Txina eta Errusiari begira batik bat, eta bitartean, "ez dagoelako Washingtonen euskaraz dakien inor". Hala esan dute, eta halaxe kontatzen dizuegu geuk...

Espioitzaren munduaren konferentzia garrantzitsua hasten da gaur Washington-en (etzira arte). OSS O2 . Lema: The New Craft of Intelligence: Brainpower, Webpower, & Ground Truth , nik neuk gaizki samar itzulita: Inteligentziaren langintza berria, adimena, sare-indarra, eta egia sendoak (ez fiatu nire itzulpenarekin).

Bueno, konferentzia ez da Washington DC-n, Potomac ibaiaren beste aldean baizik... the hotel has both a romantic rooftop dining room with superb food and a view of Washington, D.C. and the Potomac River, and very nice rooms with river views. Beraz, ia-ia.

Segurtasuna eta aberastasun nazioanalaren kontrako mehatxu "ez tradizionalak" omen dira konferentziaren abiapuntua. Eta mehatxu horiek detejtatzeko, sarearen eta Interneten garrantzia nabarmentzen dute antolatzaileek. Internetez informazioa trukatzeko eta kudeatzeko sistemak aipatzen dira (new forms of web-based multi-lateral information sharing arrangement).

Atzo, konferentziaren bezperan, advanced Internet exploitation training izeneko ikastaro bat eskaintzen omen zitzaien partehartzaileei... Internet hobeto erabiltzen jakiteko.

NATOko eta beste herrialde batzuetako jende mordoa joango omen da. Council on Intelligence delako erakundea da antolatzailea. Horren fundatzaile Robert David Steele-k esan omen du oso kezkatua dagoela Estatu Batuen espioitza eta intelijentzia lanarekin, oso desbideratua dagoelako:
Department of State has no budget for serious overseas information collection, our spies are obsessed with Russia, China, and a few rogue nations, and no one in this town speaks any of the twenty-nine languages necessary to understand Arab, Basque, Brazilian, Chinese, Indian, Indonesian, Korean, Kurdish, Muslim, Philippine, Turkish, Russian, and Serbian ethnic minority grievances, among many others.

Alegia, euskaraz ulertzen duen inor ez daukala Washingtonek... eta horrek kezkatu beharko lituzkeela. Eta soluzioa ere botatzen du Steelek, eta badu bere zera... Let us be crystal clear on the solution: first, we must redirect $100 billion a year from military hard power to diplomatic, economic, and cultural soft power.

Steele delako hau ez pentsa ezezaguna denik. Time aldizkarian antzeko kezkak idatzi zituen (itzultzaile falta hizkuntza arriskutsuetarako) Irailaren 11ko erasoaren 6 hilabete bete zirenean atera zuten ale berezian (irakurri hemen artikulu hura). Euskara zehazki aipatzen duen iritzia, berriz, OSS2002 konferentziaren iragarpena egiten zuen prentsa oharrean kaleratu zuen Steelek, apirilaren 5ean, PRNewsWire izeneko prentsa zerbitzuaren bidez.

Oharra jada iraungi da PRNewsWire-ren artxiboan, baina kopia bat bidali du Basque-L zerrenda beteranora euskal harpidedun batek. Handik jaso dut nik Sustaturako.

Erantzunak

Luistxo
2002-05-09 : 11:29

Steele delakoak euskara aipatzen duen komunikatu osoa hemen irakurri daiteke orain.


Erantzun

Sartu