Prentsa digitala gora paperezko prentsaren aldean
Editor & Publisher-ek ateratako artikulu batek hautsak harrotuko ditu paperezko prentsan. Izan ere beldurgarria da nola egin duen gora prentsa digitalak. Horrek zer esan gura du paperezkoa desagertzera doala? Badakigu behintzat gero eta gehiago erabiltzen direla bertsio digitalak.
Artikulua E&P Survey: Circulation Bump Was Modest. Post 9-11 Gains Were Less Than Predicted deitzen da osorik irakurri gura baduzu, baina gutxi gorabehera, prentsa digitalaren gorakadaz dihardu.
Irailaren 11 izan da datu hauek ateratzeko aitzakia. Pentsatzekoa zen, edo behintzat hala uste zuten prentsako arduradunek, prentsa salmentak gora egingo zuela eta kantitate handian. Ipar Ameriketako hainbat datu jaso ditu Editor & Publisher-ek. Azkeneko 6 hilbeteei dagozkie datuok. Laburbilduz hauxe dio: irabaziak uste baino baxuagoak izan dira edota ez da egon irabazirik.
Bazirudien irakurleak interesa handituko zutela hainbat arrazoirengatik: Irailaren 11, Afganintango gertaerak, Enron... izan ere nahikoa sona handia izan duten gaiak baitira, baina ez da hala izan.
Datu horren aurrean, ordea, inork egin du prentsa digitalaren azterketa?
Espainiako El mundo eta El pais-en datuak dituzu berri honi atxikita doan grafikoan. Oso adierazgarria da grafikoa. OJD -ren datuak aintzat hartuta eginda dago azterketa.
Erantzunak kargatzen...