Jaiotzen laguntza programa oraindik haurdunaldian
Komunikabideetan albiste nagusi gisa azaldu zen. Eta ez zen gutxiagorako!! Eskutan dut Euskaldunon Egunkariak kaleratutako albistearen izenburua: "Maiatzean sartuko da indarrean Jaurlaritzak prestatutako jaiotzen laguntza programa".
Maiatzean gaudela eta, gaur goizean deitu dut Jaurlaritzak emandako telefono zenbakira. Urtarrilean bigarren haurra izan nuen, eta Jaurlaritzak emango ei zituen 200.000 pezetengatik galdezka deitu dut. Baina harrigarria: lau haizeetara iragarritakoa oraindik onartu barik dagoela erantzun didate. Lege dekretua onartzea falta dela, eta beraz, hori onartu arte ez dutela laguntzarik emango.
Eszedentzia ere eskatu dudala eta, horretaz ere galdetu dut, eta hori ere onartu barik dagoela eta onartuz gero urtarrilaren 1etik aurrerako kasuetarako baliagarraia izango ote den ez dagoela garbi erantzun didate.
Finean, aurrerago moduan gaudela. Aspaldi hasi zen Jaurlaritza laguntza horiek emango zituela esaten, eta orain, onartu zituztela uste genuenean konturatu gara lehen moduan gaudela. Ez litzateke hobe izango behin dekretua onartuta plangintza plazaratzea?
Erantzunak kargatzen...