2.8 milioi trosko Frantzian!
2002-04-22 18:04
Zergatik horrenbeste boto trotskista (batera, 2,8 milioi)? Faktore asko egongo dira, ziurrenik, baina bat-batean:
- Ezker tradizionala oso nekatua dago Frantzian. Gobernuan egon direnean, orian bezala, ezin izan diote patronalari eta kapitalari aurre egin, ez bakarrik sozialistek, ezta Berdeek ere.
- Eskuin muturraren arriskua benetakoa da, egunero ikusten dena kalean, Pariseko aldirietara joan besterik ez dago ikusteko. Frantziako burgesia txiki eta langile akomodatu eta despolitizatuak asko dira, beltz eta mairuen beldur bizi direnak.
- PCFk ez du, joan den aspaldian, lider sinesgarririk, Robert Hue horrek abizena bezain laburra du diskurtsoa, gizon grisa da...
- Trotskistak lan handia egiten ari dira, aspaldidanik, sindikatuetan, immigranteen aldeko elkarteetan, gazteen artean, globalizazioaren aurkako mugimenduetan... Horren ordaina ere izango da.
Bestalde, Trotskistak izan dira hiru hautagai, baina erne: Lutte Ouvrière, Arlette Laguiller-en taldea da trotskisten artean nagusi (botoen %5,8), eta LCRko Besancenot gazteak %4,3 lortu du. Laguiller-en korrontea ez da IV. Internazionalaren barruan, baizik Union Communiste Internationaliste delakoan. Beraz, disidenteak dira gehiengo.
Hirugarren trotskista, Daniel Gluckstein (PT, Langileen Alderdia), azkena geratu da hauteskundeetan, boto gutxirekin.
Erantzunak kargatzen...