Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herria Info, Euskal Herriaren ataria

Helbide honetan aurkituko duzue:

http://www.euskalherria.info

Hona hemen komunikabidea eta ahalbideratuko duen enpresaren nondik norakoak, BAIETZ Fundazioak ahal den laguntza guztia emateko eskatzen dizuelarik, erabiliz eta bazkidetuz batez ere.

Euskal Ataria Baietz Fundazioak abian jarri duen enpresa herrikoia da, Euskal Herrian zehar banatutako akzionista kopuru zabala duelarik, Euskal Esparru Komunikatiboan dauden hutsuneak betetzen laguntzera datorrena, batez ere Interneten arloa hartuz. Horrela, Euskal Gizartearentzat zein mundu osoarentzat Erreferente izango den Ataria abian jartzea izan da bere lehen lana: Euskal Herria Info .

Erreferente izateaz gain, oso tresna garrantzitsua izango da ere bai Herri Mugimenduentzat zein erabiltzaile euskaldunentzat eta aurrerakoientzat.Sarbidea libre duelarik, dohainik erregistra daitekeen edonork bere informazioak, kezkak, deialdiak eta abar jarri edota jarritakoak komentatu edota eztabaidatu ahal izango ditu oso era praktikoan, weblog izeneko sistema bat erabiliz. Horrela bisitari guztiek LEHEN ESKUKO informazioa jasoko dute, informazioen sortzaileek beraiek eskainitako informazio OSOA egongo delarik, beste ohizko komunikabideek egiten dizkieten laburpenik gabe, beti ere jendeak bertan eztabaida-haria sortu dezakeelarik.

Baita, Euskal Herriko helbide interesgarrienen aurkibidea ere, txostenak, eskuliburuak, ia begirada bakarrean egunkari nagusien eguneko izenburuak, online irrati eta telebistak erabiltzeko lotura azkarrak, efemerideak eta abar luze bat, Baietzen webgunearen esperientzian oinarriturik bertan eskaintzen diren hizkuntzetan erabili ahal izango delarik ere.

EuskalAtariak eskaintzen dituen beste zerbitzuen artean kode irekian oinarritutako hosting eta e-posta SEGURUAK, posta-banaketa zerrendak, webean oinarritutako posta eta agenda kudeatzaileak daude. Esan bezala martxan jarri berria da, eta komunikabideen korporazio handiek dituzten baliabide ekonomikoak lortzera iritsiko ez bagara, hutsuneak beti bezala ordezkatu beharko ditugu, lana eta konpromisoaren bitartez.Beraz, apal hasten den proiektu hau guztion laguntzaz pixkanaka finkatu eta sendotu egingo da eskaintzak hobetuz eta handituz. Egitasmoa ekonomikoki sostengatzeko urtean 36 EURO emango duten 3.000 KIDE lortzea da helburua. Kideei hainbat abantaila emango zaie bestalde: bi posta kontu, web-agenda eta posta kudeatzailea, noizbehinka softwaredun KDren bat, alfonbrilak, liburuxkak...

Lagundu ezazu Euskal Herriko komunikabide berria parte hartuz eta bazkidetuz, geuk egiten duguna geuk kontatzen jarraitzeko.

______________________
Euskal Herria Info
www.euskalherria.info
info@euskalherria.info

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu