Sustatu logoa Teknologia albisteak

Informazio Gizartea Garatzeko Euskal Fundazioa + Michael Porter

Sustatu - Sustatu
2002-04-16 11:04

Goizeko 11etan hasiko da jardunaldiaren programa, bi ekitaldi nagusiren inguruan.

  • Zientzia eta Teknologia eta Berrikuntza bultzatzeko eta Informazio eta Ezagutzaren Gizartea Garatzeko Euskal Fundazioaren sorrera proiektuaren aurkezpena.
  • Michael Porter-en hitzaldia: Basque Competitiveness. Michael Porter Harvard unibertsitateko Harvard Business School ikastetxeko Institute for Strategy and Competitiveness delakoaren zuzendaria da.

Informazio Gizartea Garatzeko Euskal Fundazioarena, Euskadi Informazio Gizartean plana aurkeztu zutenean (Donostiako Kursaaleko ekitaldi batean ) aipatu zen, baina planaren gune ofizialean ez dugu aurkitu Fundazioari buruzko informaziorik.

Michael Porter, berriz, ekonomiaren guru horietako bat da, munduan nahikoa ezaguna. Porter 80eko hamarkadan hasi zen enpresen lehiakortasunaren arrazoiak, baldintzak eta faktoreak aztertzen. Hiru ziren, besteak beste, bere teoriaren zutaberik nagusienak:

  1. Enpresek egiten diote merkatuan elkarri lehia, ez nazioek.
  2. Enpresa bakoitzak ondoen egiten dakiena lantzen baino ezin du benetan lehiakor izan.
  3. Enpresak ez dira ohiko sektoreka elkartu behar (automoziokoek automoziokoekin eta erreminta-makinakoek erreminta-makinakoekin), ekoizpen-prozesutako klusterka baizik (automoziokoek erreminta-makinakoekin).

Besteak beste, 80ko hamarkadan EAEko instituzioen aholkulari izan zen Porter berrantolaketa industrialaren garaian.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu