Asteburu hontan, milaka hiritar atera dira kalera Herri Palestinarrari elkartasuna adierazteko. Horien berriak Jerusalemeko Indymediak sortu berri duen portalean ikus daitezke.
> Jerusalemeko Indymediakoaz aparte, Juan, >mezu honetarako erabili duzun sinadurak deitu dit >atentzioa: Indymedia EH.
>
> Tarteka-marteka entzuten dugu proiektu honen >berri... Nola doa? Irtengo da? Esan zerbait, >dakizuenok, arren...
Bai proiektu hau ba doa eta gutxinaka indarra hartzen ari da.
Momentuz gure talde teknikoaren menpean gaude. Indymedia bezalako portal bat osatzeko, MIME formatoa (bideoa, soinua, multimedia etc...)sustengatzen dituzten softwarrak saiatu behar ditugu. Horretan dihardu gure talde teknikoak. Alemanian sortutako MIR izeneko kode batekin borrokatzen ari dira. MIR kodea ez da php edota SQL oinarritzen, JAVA aplikazio bat da baizik, eta html sortzen du, horrela pisua kendu nahi dute serbidoreengandik. Behintzat horrela explikatu zidan teknikari batek.
Halaere ez dakigu zer egingo degun. Serbidorea aukeratu behar dugu eta hori egin baino lehen zein software erabiliko degun erabaki behar dugu. Halaere bitartean gainontzekoak (alegia, teknikarien hizkuntza ulertzen ez dugunok) lanean dihardugu. Momentuz eginiko guztia edota gehiena web horri batean azaltzen degu: http://indy.txipinet.com
Ba dugu posta zerrenda bat imc-euskalherria@lists.indymedia.org. Zerrenda horretan sartzeko http://lists.indymedia.org helbidera joan behar da, eta han imc-euskalherria zerrenda aukeratu harpidetzeko. Norbaitek gurekin kontaktuan sartu nahi baldin badu, aski du zerrendara mezu bat igortzearekin argi esanda MIG (Medio independienteen gunea) euskalherriarekin kontaktuan sartu nahi duela esanez.
Datorren ostiralean aurkezpena egingo degu Baionan, hango taldeekin hitzegiteko ea zein lirateke beraien eskaerak etab. Iruñean ere ba dago taldetxo bat aurkezpenak egiten, eta Bilbon ere talde bat dinamizatzen ari da zenbait ekitaldiak. Lehenengo hilabetean, Alemania Indymediako partaide batek egin zigun bisita eta Indymedia zer den aurkeztu zuen Likiniano liburutegian.
Laister bakoitzak eginiko lanen koordinaketa egiteko bilera bat ospatuko dugu EH mailan. Bilera hori datorren bi astetan egitea erabaki dugu baina ez dakigu zehazki non ezta noiz egingo den.
Nazioarte mailan Indymedia kolektibo globalaren barruan onartuta gaude urtarrilaren 25etik.
Gure eztabaiden artxibategia lehen aipatu dudan lists.indymedia.org horrian aurki ditzakezue. Gure eztabaidak beti irekiak eta transparenteak dira, horretan oinarritzen bait dugu komunikazio horizontala bultzateko tresna.
Datorren ekitaldien berri ematera etorriko naiz sustatu.com-eko lagunek jakin dezazue zertan gabiltza.
Juan zu ere hemendik?
Ni ere prest nago, badakizu zein naizen, ea noiz jartzen garen kontaktuan berriz ere, ala ere Sustatu.com irakurtzen dutenentzat, ea norbait gehiago animatzen den Indymedia-EH proiektuan barrena sartzea. Gero eta gehiago, gero eta herriaren indarra handiagoa.
Jerusalemeko Indymediakoaz aparte, Juan, mezu honetarako erabili duzun sinadurak deitu dit atentzioa: Indymedia EH.
Tarteka-marteka entzuten dugu proiektu honen berri... Nola doa? Irtengo da? Esan zerbait, dakizuenok, arren...