Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mandrake Linux 8.2 euskaraz

Josu Waliño - Elhuyar
2002-03-20 12:03

Dagoenekoz ez da berria Linux euskaratzen ari ginela esatea. Eusko Jaurlaritzak iaz abiatutako proiektua izan zen, eta Elhuyar eta UZEI aritu dira 2001. urte osoan euskarazko bertsio hau prestatzen. Hasiera batean, Linux Mandrake 8.0a zen itzuli beharrekoa, baina itzulpena aurrera zihoan heinean bertsioak aldatzen joan dira, eta 8.2a izan da azkenean itzulitakoa. Interneten dago jaitsi nahi duen edonerentzat eskuragarri.

Bertsio honetan, Gnome mahaigaina dago euskaraz, eta besteak beste, Mozilla 0.9.8, eta Evolution 1.0 ere euskaratuta aurki ditzakezue.

Eusko Jaurlaritzak banatuko du

Mandrakeren banaketa normalean euskara egongo bada ere, Eusko Jaurlaritzak 2.000 CD kaleratuko ditu batez ere eskoletan banatzeko. Bertsio honetan, Mandrakeren euskarazko bertsioaz gain hau nola erabili azaltzen duten eskuliburuak ere izango dira.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu